Eguteran gereziak, ospelean masustak.

Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu ditu eta aldizkariarekin gauza bera egingo du laster.


2023ko azaroaren 08a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

ARGIA bere liburuak ekoeditatzen hasi da. Argitalpenen sektorean jasangarritasuna eta paper birziklatua sarritan aipatzen badira ere, ba al dakigu benetan irakurtzen ari garen horrek zein bide egin duen gure eskuetara iritsi aurretik? Hedabide honek bere liburuen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera zigilu baten bidez, eta aldizkariarekin gauza bera egingo du laster.

Lehendik ere Bizi Baratzea saileko produktuetan erabili izan ditu ARGIAk aztarna ekologikoa neurtzeko tresna batzuk, baina oraingoan Kataluniako Ekoedizioaren Institutuarekin hasi da zuzenean lanean eta bazkide egin da. Ekoedizioaren Institutua 2022an sortu zen Pol·len eta Comanegra argitaletxeen eskutik, liburu ekoizpenak eragiten zuen kutsaduragatik kezkatuta.

Zigilu bat jarri dute martxan, kalkulagailu baten bidez liburuaren bizi-zikloa neurtu duena: tokiko ekoizpena, ziurtaturiko papera, karbono-aztarna, tinta, inpresioaren ingurumen-inpaktua… Hori guztia ikuskatu egiten da ondoren. Gehiago jakiteko aste honetan kaleratutako Ekoedizioa: nola murriztu liburuak sortzen duen kutsadura erreportajea irakurri daiteke.

Kalkulagailu baten bidez liburuaren bizi-zikloa neurtu du zigiluak: tokiko ekoizpena, ziurtaturiko papera, karbono-aztarna, tinta, inpresioaren ingurumen-inpaktua… Hori guztia ikuskatu egiten da ondoren

Europan halako zigilu bakarra

Europan halako zigilua kudeatzen duen institutu bakarra da Kataluniakoa, eta Euskal Herrian bazkide egiteko pausoa eman duen lehen hedabidea da ARGIA, baina eragile gehiago batzea da helburua, institutuko kideek adierazi dutenez.

Irailetik hona argitaratutako sei liburu ekoeditatu ditu jadanik ARGIAk –webguneko Azokan daude eskuragai–, eta lanean ari da aldizkariarekin gauza bera egiteko. Jakina da aztarna ekologikoa ezin dela erabat ezabatu –horregatik da garrantzitsua irakurleek kutsadura mailaren berri izatea argitalpenean bertan–, baina ahalik eta txikiena izan dadila lortzea da helburua.

Ekoedizioaren zigilua eramateko, orain arte bezala Antza inprimategiko lagunekin orpoz-orpo lanean aritzea ezinbestekoa izango zaio hedabide honi, eta ekoizpen bakoitzean etxeko lanak egitea aztarna gutxitzeko neurriak hartzeko, nahiz eta horrek aparteko kostu ekonomiko bat suposatuko dien Antzari eta ARGIAri.

Horrelako eta antzeko ekimenak posible egin ahal izateko, komunikazio proiektu honek bere komunitatearen eta ARGIAko kide diren milaka herritarren diru-ekarpena jaso du, eta eskerrak eman nahi dizkie emandako babesagatik.

Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea
2025-06-02 | ARGIA
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute,... (+)
2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua
2025-05-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa... (+)
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia
2025-05-19 | ARGIA
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau... (+)
3x15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu | Asier Bastarrika
2025-05-14 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen... (+)
2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
2025-05-12 | Bizi Baratzea, ARGIA
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna... (+)
gora