Gabon, dagoenean bonbon, ez dagoenean egon

Lehortea lagun, baina ez betiko

Nagore  Irazustabarrena Uranga
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena

Donostian 1973an jaioa. 1997tik 2005era ARGIAko erredakzioko kidea izan zen, eta egun Denboraren Makina atala egiten du astero.


2026ko irailaren 23a
Çatal Hüyuk aztarnategia, egungo Turkian. Argazkia: Murat Özsoy
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Anatolia, duela 8.200 urte inguru. Çatal Hüyuk kokaleku neolitikoan, hainbatek historiako lehen hiritzat jotzen duen horretan, aldaketa nabarmenak gertatu ziren; biztanleek hiriaren ekialdeko muinoa abandonatu zuten eta kokalekuaren mendebaldean bildu ziren. Aldaketa hori klimari egotzi izan diote adituek, gertatu zen garaiarengatik 8,2 ka izena jarri zioten bat-bateko hotzaldiari. Hotzak ez zuen 400 urte lehenago sortutako kokalekua desagerrarazi, baina egokitzera behartu zituen biztanleak, eta, hala, beste 600 urtez bizirik egon zen hiria.

Anatoliako Çatal Hüyukeko biztanleek nekazaritza intentsiboa erabili zuten klimari aurre egiteko. Daturik deigarrienak kontraesankorra dirudi: lehorte garaietan hiriko populazioa hazi egiten zen, hasieran behintzat

Edo hori izan da behintzat orain arte nagusitu den hipotesia, klima-gertakari bakar batek moldatu zuela Çatal Hüyuken historia. Baina Istanbuleko Unibertsitate Teknikoko aditu talde batek teoria konplexuago bat eman berri du argitara. Programa konputazional bati klimari, nekazaritzari, biztanle-kopuruari eta baliabideen erabilerari lotutako hainbat aldagai eman zizkioten, zenbait hipotesi proban jar zitzan. Kokalekuak luzaroan irauteko zer estrategia erabili zituzten jakin nahi zuten, eta, azkenean, hiriaren gainbehera zerk eragin zuen ere bai.

Eta emaitza garbienetakoa izan da Çatal Hüyukeko biztanleek nekazaritza intentsiboa erabili zutela klimari aurre egiteko. Daturik deigarrienak kontraesankorra dirudi: lehorte garaietan hiriko populazioa hazi egiten zen, hasieran behintzat. 

Prezipitazioak gutxitzean, lursail berriak ustiatzen zituzten, produkzioak gora egin zezan. Eta ondorioz, biztanle gehiago elikatzeko ahalmena lortzen zuten. Baina sistema hori ez zen amaigabea eta, beraz, ez zen luzaroan sostengagarria. Biztanleriak gora egin eta landutako lurrak agortu ahala, geroz eta urrunago joan behar zuten lur emankorren bila. Horregatik biztanleek mugitzeko geroz eta behar handiago zuten; eta horregatik abandonatu zuten ekialdeko muinoa duela 8.200 urte, eta ez bat bateko hotzaldiak eraginda bakarrik.

Klima arazoei aurre egiteko sortutako sistema agortuz joan zen, populazioa geroz eta komunitate txikiagoetan sakabanatu zen, eta, hala, hiria itzaltzen joan zen.

Baliabideak mugagabeak balira bezala jokatzeari esker hazi zen Çatal Hüyuk, eta azkenean, horren erruz desagertu zen. Ezagun egiten zaizue?  

Paleolitoko goi sukaldaritza
Paleolitoko ehiztari-biltzaileek nagusiki haragia, zenbaitetan arraina, eta ahal zutenean bildutako fruituren bat jaten zutela uste izan dugu luzaroan. Zeramikazko ontziak aurkitzean, ondo garbitzeko ohitura zeukaten... (+)
Kafe usnariak garagardoa sustatzeko
Prusia, 1777ko irailaren 13a, Frederiko II.a Handiak dekretu bat jarri zuen indarrean kafearen kotsumoa murriztu eta garagardoarena sustatzeko asmoz. Dekretuak zera esaten omen zuen, gutxi... (+)
Sumendi batek ekarri zuen izurria
1345. urte inguruan sumendi batek eztanda egin eta tenperatura jaitsiera nabarmena, uzta txarrak eta gosea eragin zituen Europan hurrengo urteetan. Krisia arintzeko, garia Itsaso Beltzaren... (+)
Espezierik inbaditzaileena
Sobietar Batasuna, 1920ko hamarkada. Nikolai Vereshchagin errusiar zoologoa Kaspiar itsasoko Azerbaijaneko kostaleko fauna aztertzen hasi zen, eta gero Armenia eta Georgiako mendietan jarraitu zuen. Kaukaso... (+)
Lehen eta azken zianotipoak
Kent (Ingalaterra), 1843. Soilik irudi fotografikoz ilustratutako lehen liburua argitaratu zen. Photographs of British Algae: Cyanotype Impressions (Britainiar algen argazkiak: zianotipo inpresioak) izenburua zeukan eta... (+)
gora