Astelehenero 8:00etan zure epostan
Donostian 1973an jaioa. 1997tik 2005era ARGIAko erredakzioko kidea izan zen, eta egun Denboraren Makina atala egiten du astero.
Argazkia: Yorkeko Unibertsitatea
Paleolitoko ehiztari-biltzaileek nagusiki haragia, zenbaitetan arraina, eta ahal zutenean bildutako fruituren bat jaten zutela uste izan dugu luzaroan. Zeramikazko ontziak aurkitzean, ondo garbitzeko ohitura zeukaten arkeologoek.
Baina azken urteotan, arrasto organikoak garbitu ordez, zehatz aztertzeari ekin diote, eta horrek asko aldatu du historiaurreko sukaldaritzaz ganeukan irudia. Yorkeko unibertsitateko ikerlariek, Lara González arkeologoa buru dutela, 81 ontziren arrastoak aztertu dituzte, eta Plos One aldizkarian ondorioztatu dute, besteak beste, landare asko erabiltzen zituztela janaria prestatzeko, gelatina moduko testurak lortzeko gai zirela, edo zapore gozoak gustuko zituztela.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545