Astelehenero 8:00etan zure epostan
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu duenez, munduan gutako bakoitzak, batez beste, urtean erabilera bakarreko 144 plastikozko poltsa erabiltzen ditu. Oraindik ere mota guztietako saltoki orotan aurki dezakegun poltsa horrek 12 bat minutuko bizitza erabilgarria du, baina, aldiz, bost hamarkada baino gehiago behar ditu degradatzeko. Ekintza politikorik ezak, plastikoaren industriaren mugarik gabeko jardunak eta ezaxola indibidualak cocktail lehergarria osatzen dute. Bere burua pozoitzen duen animalia bakarra gara.
Argazkia: Indonesiako Sumbara irlan. J. Hofman / Getty
Testua: Axier Lopez
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545