Azapertza! Azakirtena!

Otsoak


2025eko martxoaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular Art Centre-ko (Ramallah) zuzendaria da Hammouri. Bizkaiko hainbat herri bisitatu ditu martxoan, Larrabetzu tartean. Elkartasun ekitaldian herriko dantzariek, abesbatzako kideek, bertsolariek eta artistek egin zioten harrera. Hammourik bere hitzaldian kulturaren balioa aldarrikatu zuen eta Palestinako artisten saretzearen berri eman zuen.

Celeste Agüero musikari eta poesia xuxurlari getxoztar-argentinarra elkarrizketatu berri nuen ARGIArako. Azpimarratu zuen artea historiaren aurretik doala, gure burua ez iluntzen laguntzen duela, baita ilusioa berpizten ere, gauzak aldatu ditzakegula sinesten jarrai dezagun. Antzeko mezua bota zuen Hammourik.

Gugana hurbildu zen andreak eskatu zidan Imaneri itzultzeko ez dezatela fedea galdu. Sekula ez, erantzun zion palestinarrak. Erlijioaz ari zen Larrabetzuko andrea, baina Hammourik argi dauka artea ere badela itxaropenerako giltzarria.

Berriki, Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin. Instagrameko influencer begano bat ikusi dudanean malko artean horren berri ematen, nire lehenengo bultzakada izan da “Lehenengo Munduko” kezka hori alderatzea Palestinako genozidioarekin. Berehala zuzendu dut nire burua: ez da kasualitatea otsoaren genozidioa berpiztu duten alderdi politikoak izatea sionismoaren babesleak.

Jule Goikoetxeak esan ohi du premiazkoa dela homo sapiensa erdigunean jartzen duen pentsamoldetik kosmobisio ekozentriko batera igarotzea. Alabaina, erdigunean dagoen homo sapiens hori ez da Hammouri bat, Abascal edota Pradales bat baizik, haren garapena gainontzeko pertsonen, herrien eta espezieen suntsiketan oinarritzen duena. Baita haren artea ere, izan zezenketa edo Urdaibaiko Guggenheim proiektua.

Eskutik doaz heteropatriarkatua, kolonialismoa, neoliberalismoa eta ekozidioa. Horiek benetako otsoak direla esango banu, otsoak irainduko nituzke eta, berriro ere, fokua galdu. Argi dago haiek direla ehiztari amorratuak. Eta gu?

Sahara "a feira"
2018-07-29 | June Fernández
Urtero, uztailaren lehen astean, nire amama eta aititek Barakaldotik Galiziarako bidaia egiten dute, euren jaioterrian, Boiron, udapasa egiteko. Lehenengo afaria beti berdina da: olagarroa a... (+)
Berta Cáceres bizirik
2016-03-27 | June Fernández
Hondurasko Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren kudeatzaileek, “Ibaiak ez dira saltzen, zaintzen eta defendatzen baizik” leloa froga bezala erabili zuten Berta Cáceres eta beste bi aktibista... (+)
gora