Asteroko buletina
Mundua gobernatu nahi duena baratze bat gobernatzetik has bedi.

Baratze bat


2020ko azaroaren 18a

Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea bezain, eta kutsadura maila gorabehera –etxealdia hasi zenetik behera egin omen du–. Noski, hor zehar ezin, eta, otu zait, balkoian berean abiatzea nire berde zatia, nire jardina, jardintxoa, xumea, txikia, ikusezina ia; nahikoa, ordea, nahi bestetan bisitatzeko, nahi bestetan biziarazteko. Eta Jakoba Errekondori inolako konpetentziarik egin asmo gabe, bistan da.

Azken batean, zer da ba jardin, lilitegi, lore baratze bat, ezpada paradisuaren berregitea, paradisuaren bilaketa lurrean, gizajendearen garapen izpirituala ahalbidetzen duen lekua, denboraren joanaren korrosiotik babesten gaituena. Baratzetik kanpo dago mina, heriotza, gerra, gosea; baratzearen baitan plazera, bizitza, bakea, asetasuna eta batez ere armonia. Greziarrek ez zuten asko maite izan, galdetu Homerori bestela: mugikortasuna hobetsi zuten atsedenaren aldean, uste zuten zela pentsatzera dedikatzen zenarentzat denbora galtzea. Epikuro iritsi zen arte: “Komeni da gizajendeak bere burua kultibatzea, bilaka dadin baratze bat norberarena, ikas dezan eguneroko plazerez gozatzen, bizitza sinpleaz eta konplikaziorik gabekoaz, bestelako saririk espero gabe”. Altxa dezala eskua ni bezala une honetan berean epikuroar aldarrikatzen denak!

Walter Benjaminek esan zuen, ondo ulertu badiot, behintzat, hiria dela mundua, ez natura, bere bizitza eta bere haurtzaroa baino denbora askoz aitzinekoago batean dagoeneko galdua. Baina gure beharra hortxe dago, gure berde beharra, baratzea, kanpoko eta barruko baratzea lantzearena, besterik ez bada baratze hiritar batena.

Basoratzea
2022-05-29 | Aritz Galarraga
Modu zinez bitxi batez bukatzen du liburua Alice Zeniterrek: esplikatuz, zer eginik ez dagoela uste duen garaietan, are idazteko gorputzik ez duenetan, beti dagoela azkenik... (+)
Itsaso guztiak
2022-03-27 | Aritz Galarraga
Predrag Matvejevic idazleak dio katalan bat ezagutu zuela Alexandrian, lanbidez erlojugilea, zeinak helburu zuen suntsitutako liburutegiaren katalogoa berregitea, Antzinaroko handiena, eskuragarri dauden datuak urriak izan... (+)
Ai, ardoa
2021-07-04 | Aritz Galarraga
Plinio zaharraren pasarterik maiteena, aldiz –ezagutzen dizkiodanen artean, noski, ez baititut Naturalis Historia-ko 37 liburukiak irakurri–, ez da pasa den zutabean aipatu genuen zazpigarren liburuko... (+)
Bizitza deskribatzen du
2021-01-24 | Aritz Galarraga
Idazle-mendizale kategoria bat existituko balitz, Erri De Luca genuke paradigma –euskaldunen artean hautagai ugari aurki liteke, Borda, Epaltza, Sarasola; baina ze euskaldun ez da mendizale,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora