A zer parea karakola eta barea

Poemak zeruan

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2016ko otsailaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gibran Khalil Gibran poeta eta artista egun Libano denaren barrutian jaio zen Otomandarren Inperioaren garaian, 1883an. Artista izugarria omen zen. Niri berak idatzitako aipu txiki batek piztu dit arreta. Khalilek zioen lurrak zeruan idazten dituen poemak direla zuhaitzak.

Rabindranath Tagore eragile eta idazle bengalarra zen, Kalkutan 1861ean jaioa, eta 1913an Literatura Nobel Saria irabazi zuen. Bere kulturako paisaiez erruz idatzi zuen, tartean honoko hau: “Entzuten ari den zeruari hitz egiteko lurraren ahalegin amaigabea dira zuhaitzak”.

Zuhaitzak landatzeko sasoian gaude. Lan hori hartzeko arrazoi bila ez dago zertan urruneko poetengana jo. Neuk, ordea, naturaren garrantziaz jabetzeko poetek asko laguntzen dutela ikasi dut. Zientziak esango digu zuhaitzak janaria ematen digula, uraren kutsadura galarazten duela. Poetak esango du zuhaitzak ez zaituela traizionatuko. Zein baino zein, hirurak arrazoi bikainak zuhaitzak landatzeko.

Niretzat, funtsezko beste arrazoi bat bada zuhaitzak etengabe landatzeko. Klima dela eta ez dela, gure buruan daukagun borrastea ikaragarria da; batik bat eguraldiaren iragarpena negozio asarrea bihurtua dugunetik. Naturatik gero eta bereiziago bizi garenez, izugarri kostatzen zaigu ingurumena ezagutzea eta sudur-muturretik haraxeago gertatzen denaz jabetzea. Horretan, zuhaitzek urgentziazko laguntza ematen digute, laguntza itzela. Begirada luzatzera gonbidatzen gaituzte. Urrutitik erraz ikusten dira, eta, besterik ez bada, urtaroak garbien adierazten dituztenetako landareak dira. Urtaroak, bai; dagoeneko gure jakintzatik ezabatzen ari garen sasoi horiek...

Jon Gerediaga poeta bilbotarrarentzat ere zuhaitzek aparteko garrantzia dute; izenburuan jaso ditu Argia, lurra, zuhaitza, zerua liburuan. Poeta sasoiek erasaten diote: “Pozik nago udaberria heldu delako...”. Poetak landareak nahitaezkoak ditu: “Eta hitz hauek ez dute inporta / lore zuriak lore zuriak”.

Zuhaitzak landatzeko sasoian gaude.

Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
gora