Edozein belar pila ez da meta

Hupa eta azaparana

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko abenduaren 22a
Azaparana (Crocus sativus)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Altxagutxi baserriko Bedita Yon Larrakoetxea Agirrezabala zeanuriarrak 1930 aldera idatzi omen zuen Landara landuben gatxak edonok aituteko eraz. Felix Garcia Peñak idatzitako Patología vegetal liburutzarraren itzulpena omen zen. Omen eta omen diot, itxuraz, Espainiako gerra zibilaren garaian, Bedita fraide euskaltzaleak hanka egin behar izan zuenean galdu baitzen itzulpen lan mardul hori. Zer ez nuke emango oraintxe itzulpen horren eskuizkribua esku artean izateagatik? Gaitz eta izurrite, edozeinek ulertzeko eran azalduta... Zein hitz erabiliko ote zuen “zurina” esateko? Eta “herdoila” nola azalduko ote zuen? Euskaldunontzat ikaragarrizko onura lekarke altxor horrek, egunen batean azalduko balitz.

Beditarekin fidatzen naiz, sortzaile askok ez bezala bere zalantzak azaltzeko inolako lotsarik ez baitzuen. Adibidez, Shakespeareren The Tempest antzezlana euskarara Ekatxa izenez ekarri zuenean, honela esan zuen: “Azaparan dalakoa azi-zorro bellegidun landarea yatzu. Azi-zorrook, igartuta, gure yakiai margoa ta agokerea emoteko erabilten dabe sukaldariak. Euzkerazko izenik ba’dau, nik eztot ezagun”. Fraide baten aitortza ederra: “Eztot ezagun”.

Euskaraz makina bat izen aitortzen zaio azaparanari, Crocus sativus. Hala nola azapran, azaprae, azafran, azafrai, azafrain eta safran. Jose Maria de Lakoizketak bere lan ospetsuan dioenez (Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos y franceses y científicos latinos), 1888an argitaratua, horiek denak assfar landarearen izen arabiarretik datoz. Haiek ekarri baitzuten azaparana Asia aldetik gure inguruko paisaia lehorretara. 

1959an Beditak Ekatxa argitaratu zuenerako, ordea, Jokin Zaitegi Plazaolak argitaratua zuen Mexikon, 1946an, Goldaketan poema liburuarekin batera Sopokel’en antzerkiak itzulpen lana. Lan horretan, azaparana esateko, “hupa” erabiltzen du, “... urre dirdiradun hupa”, Orotariko Euskal Hiztegian “el azafrán de resplandores de oro” gazteleratua. Eta zalantza asko datorkit: nondik dator “hupa” hitza? Ez zuten elkarren lanaren berri? Sekten arteko ezinikusia ote zen Bedita karmeldarraren eta Jokin jesulagunaren artean?

Gaztaina nor bazeneko lanak
2026-11-09 | Jakoba Errekondo
Kirikinoak badu bere hesia. Kirikinoari gure bailaran “morkotsa” esaten zaio, baina han-hemen atso, karlo, arrotx, katakoskol, ardots, kormuts, arbots, lokots, mutxur, sokor, sokal, morkol, sokoil,... (+)
Nafarroako eta Lantarongo intxaurrak
2026-11-02 | Jakoba Errekondo
Duela ehunen bat aste izan zen. Urte pare bat bada Agur intxaurrondo, agur izenekoa idatzi nuela orri honetan bertan. Hartan nioen urak Atlantikora isurtzen ditugun... (+)
Asko ez da beti aski
2026-10-26 | Jakoba Errekondo
Bizi da ala hil da? Nola jakin aurtengo beroaldi eta lehorraldi gordin eta mokor hauen ondoren ihartu den arbola bat hil den ala bizi den,... (+)
Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
gora