Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi.

Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.

Josebe Blanco Alvarez
Josebe Blanco Alvarez

Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburuaren egilea


2024ko uztailaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Jada abuztuaren 5ari begira gaude; eta egun horretatik aurrera artalde osoa batera ibiliko da abendura arte, ahariak eta ardiak, gazteak zein zaharrak. Orduan jakingo dugu zer nolako uda-udazkena izan duen artaldeak, eta horren arabera, zer nolako negua izango dugun. Alegia, ahariek ardiak estali dituzten, ernai geratu diren, arkumerik eta esnerik izango dugun...

Bitartean, gu zer? Artaldea ongi dagoela zaintzeaz gain, negurako prestatzen joango zaigu denbora: artegia hustu, simaurra konpostatu eta zabaldu, azpietarako garoa, egurra, itxiturak konpondu... Aurten egindako gaztak zaindu eta saldu...

Eta atsedena hartu. Bai, hori ere bai. Gorputzari eta buruari lana eta ardura kontzentratuak ez diren bestelakoak eskaintzeko garaia ditugu datozen hilabeteotan. Horrek, aldi berean, hurrengo kanpainarako prestatzen lagunduko digu. Atentzioa jarriz gero, segituan konturatuko gara bizitzak ere halaxe funtzionatzen duela.

Urteetan Ondarroa atseden leku kuttuna izan dugu. Arrigorri ostatua, zehazki. Ulertuko duzue esaten badut etxean sentitzen garela.

Bitxia da etxetik ateratzea eta etxean sentitu nahi hori. Akaso, etxea norberak darama barruan, eta aldatzen dira eszenatokiak. Gure kasuan, mendian –normalki– bizi dugun bakea itsasoan ere aurkitzen dugu. Edo ihintzak eta lainoak kresalaz ordezkatzen ditugu. Edo arkumeak tokia egiten dio bertako atunari.

Bada, ordea, funtsezko elementua etxea etxe egiteko orduan, nire ustez: hartzen zaituzten pertsonak. Ikusezina bezain indartsua den zerbait jasotzen duzu lehen une horretan adierazten dizuna baietz, etxean zarela. Nola adierazten da hori? Begiradaz, gorputzez, hitzez, ahotsaz, usainez, azalez, mugimenduez, irribarrez? Detaile txiki askoren metaketa izango da, ziur aski, baina hain garrantzitsuak denak ere bere txikitasunean...

Arrigorrin paretek ere gonbidatzen zaituzte geratzera, abegikor. Besteak beste, izango da eraikina etxe bilakatu duten horien eskuek hitz egiten dizutelako herri baten historiaz –eta istorioez–, munduan egoteko modu batez. Ondarroan itsasoarekin bizitzeko topatu duten maneraz.  

Pertsona batzuen gogoa eta ilusioak daude jasota inguratzen zaituen horretan. Baita txukun eta polit eskaintzen dizuten janarian ere, eta, zer esanik ez, deskantsua ziurtatuko dizun ohean.

Ez dakit dolu baten hasieran nagoen edo beldurra baino ez den. Abenduan desagertuko omen da gure Ondarruko etxie. Urteetan artzain hauek hartu dituenak, akaso, abendutik aurrera paretak biluzik izango ditu. Bertan, oheek tokia utziko diote biluztasun hotzari, eta plater hotsek lekukoa emango diote hutsaren oihartzunari.

Inork ez dit erakutsi etxea definitzen. Gaur, hitz bakarreko definizioa: Arrigorri.

Zeuei ere etxea opa dizuet.

Kanpaina bukaerako ariketa
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek... (+)
Ekotalibanak
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren... (+)
Mallorca
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen... (+)
San Ixidro
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila,... (+)
Komunitateaz (eta III)
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen... (+)
gora