Eguzkia eta euria, urri eguraldia.

Arabako abeltzainek larrialdi plan bat eskatu dute behien gaixotasun hemorragiko epizootikoarentzat

Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.


2023ko azaroaren 14a
Behi talde bat Gorobelen. // Argazkia: Aiaraldea.eus
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Behien gaixotasun hemorragiko epizootikoa kalte handiak eragiten ari da Arabako Aiaraldean. Kasuen gorakada nabarmena izan da: behien %20 eta %25 artean kutsatu dira. Hala ere, abeltzain aiarar batek argitu du horrek ez duela esan nahi behi talde guztien laurdena kutxatu denik, leku batzuetan ez baitago kasurik, eta besteetan, behien erdia kutxatu da, Aiaraldea-k jaso duenez.

Sintomak askotarikoak dira: animalien heriotzak, abortuak, mugikortasun-arazoak eta ugaltzeko gaitasuna galtzea, besteak beste. Eltxoen ziztadek eragiten dute transmisioa, eta klima hotzak hedapena murriztea espero dute datozen hilabeteetan.

Orozkoko haragi ekoizle batek adierazi duenez, Gorbeia aldean egoera ez da “hain larria”, prebentzio-neurriak eta “lan-ikuspegi ez hain intentsiboa” direla eta.

Txertorik ez

Ez dago gaixotasunaren aurkako tratamendu eta txerto eraginkorrik, ordea, eta horrek Aiarako abeltzainengan kezka areagotzen du: “Ez dakigu zer gertatuko den asintomatikoak diren behiekin. Hori guztia larritzeko modukoa da etorkizunari begira”.

Kutsatutako animalia batzuk sakrifikatu beharko dituztela adierazi dute abeltzainek: “Gainera, ugaltzeko gaitasuna galtzen badute, gure ekoizpenak behera egingo du. Bestalde, sendabiderik ez bada agertzen, udazkenean edo udan egoera berean egon gintezke".

Abeltzainek Europan, AEBetan ez bezala, onartutako txertorik ez egotea kritikatu dute, eta erakundeek txertoaren ikerketari “interes berezirik jarri” ez diotela salatu dute.

Irtenbide baten bila

Langileek larrialdi plan bat eta erakundeen laguntza handiagoa eskatu dute. Arabako Foru Aldundiak 300.000 euroko diru-laguntza berezia emango duela iragarri badu ere, abeltzain batzuek uste dute laguntza hori ez dela nahikoa izango, batez ere eskualdean PCRak bezalako diagnostiko-probak egiten ez badira.

Salatu dute gaixotasunaren arazoa aurretik zituzten “zailtasunei” gehitu zaiela, hala nola lehorteari eta sargaien prezioen igoerei, eta horrek “estres” gehigarria sortzen duela haiengan. Ustiategi askoren bideragarritasuna arriskuan ikusten dute: “Erakundeek erabaki behar dute ogibide hau irautea nahi duten edo ez”.

Ur botilen enpresa batzuen praktika ilegalak salatu dituzte Frantzian
Ikerlariek jakinarazi dutenez, Nestlé enpresak bere uraren kutsadura estali du, eta debekatutako garbiketa metodoak erabili ditu.   (+)
Borondatezko CO2 merkatu bat sortu nahi dute EAEn
Euskal enpresei, haien karbono aztarna gutxitzeko, aukera eskainiko zaie basozain txikien zuhaitzen karbonoa erosteko. (+)
Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak
Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua. (+)
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira. (+)
Arraste arrantzak berotze globala bultzatzen duela ondorioztatu du ikerketa batek
Adituek jakinarazi dutenez, arrastre arrantzak itsasoan karbono dioxido gehiago askatzen du munduko herrialdeen gehiengoak urtero baino. (+)
gora