Otsaila, laburrena eta txarrena

Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu zituzten zundaketa prozesuak. Orain, bestelako jakinarazpenak iristen ari dira zenbait udaletara.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2025eko maiatzaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zundaketa lanen inguruan nahasmendua sortzen ari da. Zer gertatzen ari da?

AHTren proiektua luzea, garestia eta zentzugabekoa da. Egitasmoa gauzatzeko zenbait pausu eman behar dira. Azkenekoa, Bianako Printzea Elkarteak eman dituen baimenak izan dira: Irungo enpresa bati prospekzio azterketak egiteko aukera eman dio.

Azterketa arkeologiko horiek aurpegi zuriketa hutsa iruditzen zaizkizue. Zergatik?

Larria da Bianako Printzeak esatea ministerioak bidalitako proiektuen araberakoak izanen direla zundaketa lanak. Kontua da bi egitasmo horiek, Aralarko edo Urbasa-Handiako magaletan joanen liratekeenek, ez dutela aintzat hartzen EAJ, Geroa Bai, PP eta UPNk babesten ez duten alternatiba: Aralar saihestuz izanen litzatekeena. Eginen dituzten prozesuak alternatiba hori aztertu gabe eginen dituzte.

Zundaketa lanei sabotajeekin erantzuten aritzea leporatzen ari dira.

Salaketarik egon ez den gauza batean oinarritzea gezurretan ibiltzea eta zuriketan aritzea da. Ez da salaketarik egon. Zer sabotajez ari dira?

STOP Zundaketak eta AHT Gelditu plataformatik zer eskatzen ari zarete?

AHT zentzugabekeria hutsa dela. EAJk onartu zuen hamasei urteko eraikuntzaren ondoren ez zuela trenak salerosketarik eramanen. Nafarroako Gobernuko kontseilaria Nafarroan baietz, eramanen dituela esaten ari da. Etengabeko gezurrak eta diru publikoa ematen ari zaizkie enpresa pribatuei behar ez dugun tren batentzat. Betiko trena, Nafarroa saretzen duen hori hiltzen ari dira bitartean.

Mobilizazioa eginen duzue.

Maiatzaren 31n izanen da. Altsasun eginen dugu, sinbolikoki. Udala AHTren alde agertu da.

Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar
2025-05-13 | Euskalerria irratia
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia... (+)
Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa
2025-03-28 | Euskalerria irratia
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi... (+)
Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean... (+)
Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera
2025-02-24 | Euskalerria irratia
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari. (+)
Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna
2025-02-18 | Euskalerria irratia
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde... (+)
gora