Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea.

Ahuakateondoa eta xenofobia

Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela. Asturiasera doanari beti gomendatzen diot Porrua herriko Etnografia Museoaren atarian dagoen ahuakateondo erraldoiari bisita egitea, merezi du haren azpian tartetxo bat lasai igarotzea, haren tamainari eta zeureari tamaina hartzeko behinik.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko irailaren 04a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zer grina piztu du bada ahuakateak guregan? Hasteko nobedadezaleak gara, amorratuak. Eta ahuakatearen aldeko marketin kanpaina erraldoia ikusten ari gara joan deneko hogeita hamar bat urtean: osasunerako ezin hobea, jateko prestatzen erraza eta batez ere modernoa da. Era berean, jan dugun ale horren hezur handitik landare berria sortzea oso erraza da, honela azaldu nuen egunero lantxo bat argitzeko sortu berria dugun Telegrameko Bizi Baratzea kanalean, duela gutxi: “Ahuakatearen barruan dagoen hezurra atera, garbitu eta erdi parean zotz batzuk sartuko dizkiogu. Ontzi batean zotz horiekin ertzean eutsiz, haziaren erdiraino ura jarri. 3-4 asterako sustraia azalduko da. Hura 10 cm inguru luzatu denean loreontzi batean lurrean landatu, erdia lurpean erdia airean, eta lurrari heze eutsi. Laster zurtoina eta hostoak azalduko dira. Uretan luzeago edukiz gero landarea han bertan sortuko da. Udaberriaren hasieran lurrean landatu”. Aldamenekoak ez duen landare berriren bat gure baratzean izateak goitik beherako zeharbegirada eta ezpain ertzeko barre ttikia sortzen dizkigu, oraindik. Ikusi ere ezin dutenak ere badira; beti izan dira betikoa soilik onartzen dutenak, eta kanpotik datorrena, hori, kanpokoa da. Hor ere badaukagu aberrizalekeria chauvinista dosi galanta, landare xenofobia.

Bada, Euskal Herrian itsasoaren eragina nabarmen iristen den lurraldea ezin hobea da ahuakateondoa lantzeko. Dagoeneko batean eta bestean ahuakatediak landatu dira eta etorkizun oparoa izango duten traza hartzen diot. Etxean ere lehen aleak aurten izango ditugu.

Gurean giroak laguntzen duen era berean bera lantzen duten beste lurralde askotan kirioak dantzan dituztela dabiltza klima aldaketa santu honekin. Ahuakateak ur asko behar du eta tenperatura altuegiak alearen ziklo osoan du eragina: estresa sortzen du landarean, arbola kaltetu egiten da, polinizazioa zapuztu, ernaldutako aletxoak erori eta abar. Hemendik urte gutxi batzuetara bertoko informazioa izango dugu eta orduan erabaki ahal izango da ahuakateondoak merezi duen ala ez. Eta, agian, xenofoboak gorabehera, mahatsondoak kendu eta ahuakateondoak jarriko dira; edo mangondoak (Mangifera indica) edo papaiak (Carica papaya) edo…

Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
Kirofanoko zuhaitza, hil eta bizi bat direnekoa
2026-09-14 | Jakoba Errekondo
Adin nagusiko egin naiz duela gutxi: lehen infartu hartatik bizirik atera, iraun eta bizi; bizitza berrian adindun. Eskerrik asko Miren Telleria Arrieta kardiologoari eta bere... (+)
Zer erein eta landatu, udazkena osasunarekin urratzeko
2026-09-07 | Jakoba Errekondo
Iraila udazkeneko maiatza dela esan ohi da. Hori horrela, abuztua apirila izango da, ezta? Jokoak joko, irail-abuztuak ereiteko sasoi aproposa dira. Aurreak erakusten du atzea... (+)
Inude landareak eta animaliok
2026-08-31 | Jakoba Errekondo
Elkarlana, elkarjana eta era guztietako trukeak dituzte gure paisaiako landareek eta animaliek. Elkarlanari “auzolana” ere esaten zaio, eta naturan ederki asko azaltzen da gure artekoak... (+)
AA ez, AB bai, Adimen Biologikoa
2026-07-27 | Jakoba Errekondo
Txakurrak? Noski! Behorrak? Bai! Zezenak? Nola ez ba! Arbolak eta barazkiak? Nola ba, txoratu egin al zara, ala! Gogoan al duzu 2020. urte txar hartan,... (+)
gora