Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ari zara ikasten.

Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025eko urtarrilaren 30a
Tafallako Monte Plano tunelean hondeamakina bat lanean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Abiadura Handiko Trenean lanean ari diren beharginek jasaten dituzten lan-baldintza kaskarren testigantza eman du AHT Gelditu elkarteak. Lehendik ere bagenekien zein egoeratan zeuden obra horietako langileak, ARGIAk Manu Robles-Arangizekin elkarlanean argitaraturiko Zuloan liburuak barrutik erakutsi baitzuen lan-esplotazio hori.

Nafarroako testigantzak berresten du AHTko obretan esklabotza modernoa oso zabalduta dagoela. "XXI. mendeko azpiegitura da, baina XIX. mendeko lan baldintzak dituena", AHT Geldituko kideek prentsaurrean nabarmendu zuten moduan.

Lanaldi amaigabeak, segurtasun falta, droga eta alkohol kontsumoa, istripuak... "Han geundenok esklabo gisa tratatzen gintuzten, gaur egungo esklabo gisa. Nagusiek bazekiten, baina ez ikusiarena egiten zuten. Enpresetako boteretsuenek badakite nor jarri han, jazarle lana egin dezan", dio Tafallako Monte Plano tunelean lanean ibilitako testigantzetako batek.

Hain justu, enpresek eta instituzioek "ez ikusiarena" egitea izan da AHTko esklabotza modernoaren gaitzetako bat. Baina salaketa larri horien aurrean, oraingoan publikoki agertu behar izan dute

Hain justu, enpresek eta instituzioek "ez ikusiarena" egitea izan da AHTko esklabotza modernoaren gaitzetako bat. Baina salaketa larri horien aurrean, oraingoan publikoki agertu behar izan dute.

Obrak sustatzen dituen Adif sozietateak Diario de Noticias egunkariari esan dio salaketak "gezurra" direla eta "abusuen aurrean zero tolerantzia" duela. Esan du bere segurtasun eta lan-osasun departamentuak "lanen exekuzioan dauden arrisku fisikoak zaintzen" dituela, eta "lan osasun baldintza egokiak betetzen direla bermatzen" duela.

Azpikontratazio kate-sistema anker baten abaroan, baina, hori nola egiten ote duen ez du azaldu milaka milioi maneiatu eta milaka langileren baldintzak bermatu beharko lituzkeen horrek.

Otsailaren 15ean manifestazioa deitu dute Iruñean, AHTko lanak salatzeko. AHT Gelditu elkarteaz gain, Contigo-Zurekin, EH Bildu, Haritu Elkarlaguntza Sarea, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Jardun Koordinakundea, Martes al Sol, Langile autodefentsa Sarea, SOS Arrazakeria eta CGT, CNT, ELA, ESK eta LAB sindikatuen sostengua dauka deialdiak.

Argentinako lur eremu zabalak atzerriko esku pribatuetan uzteko legea onartu nahi du ostegunean Mileik
2026-07-15 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio... (+)
Gipuzkoa Square (2016)
2026-07-12 | Urko Apaolaza Avila
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe... (+)
Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
Desazkundera bidaia (1993)
2026-06-28 | Urko Apaolaza Avila
Uda hasi dugun honetan, norabait joateko motxila egiten ari denak akaso pentsatuko du halako tramankulu batean bidaiatzea ez dela oso ideia sanoa. Eta arrazoi. Txirri... (+)
Beroaldia ez du zeruak ekarri, biolentzia politikoa da
2026-06-24 | Urko Apaolaza Avila
Egunotan bizi dugun muturreko beroak badu azalpen bat, eta ez da mugatzen soilik baieztatzera "klima aldaketak eragindakoa" dela. Beroaldia, "hazkunde sakrosantuarekin obsesionaturik" dauden eliteen eta haiei... (+)
gora