Astelehenero 8:00etan zure epostan
Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da ELB, Ostia eta Lurzaindiak galdetzen dutena.
50 bat ardi ekarri dituzte Marienia lurretara, lurren okupazioarekin segitzeko asmoz
Marieniako lurrak laborantzara bideratzearen alde, herri-presioa azkartzeko dei egin diete herritarrei ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostia sareak. Hain zuzen, Bouygues promotoreak atzera egingo balu ere, lur horiek eraikigarri gisa sailkaturik segituko lukete –behintzat herrien arteko dokumentu urbanistiko berria adostu arte–. Horregatik egun osoko mobilizazio eguna antolatu dute iganderako, 11:00etatik aitzina.
Urte luzeetan lur horiek alokatu dituen laborariari joaitea galdetu diote jabeek. Hori horrela, lur horiek laborantzara bideratzearen aldeko mezua ozena entzunaraziko dute antolatzaileek, hain justu ere, Bouyguesen etxebizitza egitasmoaren kontra izateaz gain, laborantzaren aldeko borroka delako Marienian eramandakoa. Hori horrela, Ipar Euskal Herriko 50 bat laborarik ardi bana eskaini dute, ardi tropa bat osatzeko. Arditegia eraikiko dute igandean. Horrez gain, lurraren aldeko kolektiboen arteko topaketa eginen dute, eta bestelako ekitaldiak ere dituzte aurreikusita: bazkaria, antzerkia, musika emanaldiak...
Martxoko hauteskundeek utzitako Herriko Kontseilu berriaren gehiengoa etxebizitza egitasmoaren kontra agertu izanaz poztu dira ELB, Lurzaindia eta Ostia. Bide beretik, proiektua geldiarazteko xedez Peio Etxeleku auzapezak alde guztiekin abiatu dituen negoziazioak baikorki baloratu dituzte.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545