Astelehenero 8:00etan zure epostan
https://www.intiasa.es/web/es/form/suscripcion-cursos?curso=9823&codigo_curso=25006/25&modalidad=52&categoria=
Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik
Asteazken guziz, 8:00etatik 12:30era, aire libreko merkatu anizkuna: ekoizleak, fruitu eta barazki saltzaileak, arrain saltzailea, munduko janari prestatzaileak, jantziak, fantasiazko joiak, osagarriak…
Proiekzioa eta eztabaida: Bilbao, medio ambiente, memoria y futuro, martxoak 13, osteguna, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea – Bilbo)
Hizlaria: Mikel Toral, dokumentalaren zuzendaria.
Sintesia: Dokumentalean, Bilbo ekologikoago baten aldeko borroken balantzea egiten da, baita mugimendu ekologisten ekarpen nagusiak, aurrerapenak, zailtasunak eta etorkizuneko erronkak ere. Dokumentalean erlazio dialektikoa ezartzen da ekologisten eskarien eta erakundeek ingurumenaren alde eta hura hobetzeko emandako erantzunen artean, 1968tik gaur egun arteko hamarkadetan.
Erandioko, Lemoizeko gertakariak, Artigasko zabortegia, kutsadura, itsasadarra, mugikortasuna, birziklatzea, Pagasarri, energia-alternatibak, Bilbo 30era, eraztun berdea, klima-larrialdia… gaiak jorratu dituzte mugimendu ekologistako kideen eta udal-arduradunen testigantzen bidez, Bilbo eta ingurumenaren hobekuntza bateratzeko akordio, desadostasun eta helburu komunekin. Industria hiri izatetik zerbitzuen hiri izandako bilakaeraren irudi historikoak ere jaso dituzte.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia.
Kartela ikusi
Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik
Ostiral guziz, 8:00etatik 12:30era: fruitu eta barazkiak, erretegia, erreximenta eta eztia… auzoko saltegietan egin erosketen osatzeko.
Antolatzaileak: Arrasateko Udala eta Deba Garaia LGE
Karapaixoa egiteko tailerra egongo da, aurrez izena eman behar da.
Ostiral honetan itzuliko da Euskadiko Hazien Sarearen ate irekien jardunaldia Olarizuko Larreko Etxean, Gasteizen. Gure lana azaltzeaz eta gure instalazioak erakusteaz gain, udaberri-udako barietateen hazien banaketa ere egingo dugu.
Otsailean amaitu genuen Gasteizen, Urduñan, Zallan eta Karrantzan egin dugun 2025eko fruta-arbolen banaketa kanpaina. Gainera, Zallan Zallako tipula moreari buruzko mikrodokumentala estreinatuko dugu. YouTubeko gure kanalean ikusi eta gozatu ahal izango duzu.
Udaberriaren atarian, inausketa-tailerra Okondon eta Apellanizko gaztainadi tradizionalean Zuhaitzaren Eguna ospatzeko jarduerak proposatzen dizkizugu. Hona hemen xehetasun guztiak:
Ate Irekiak
Lekua: Olarizuko Larreko Etxea, Gasteiz
Eguna: Martxoak 7
Ordua: 16:00 - 19:00
Inausketa tailerra
Lekua: Okondo
Eguna: Martxoak 15
Ordua: 10:00 - 14:00
Okondoko Udalak antolatuta
Zuhaitz Eguna Apellanizko gaztainadi tradizionalean
Lekua: Apellániz
Eguna: Martxoak 22
Ordua: 9:00 - 14:00
Antolatzailea: Apellánizko Administrazio Batzordea, AFA, Euskadiko Hazien Sarea
Zure zain gaude!
Laster arte,
Euskal Herriko Hazien Sarea
Antolatzaileak: Arrasateko Udalaren Toki Garapenerako Saila
Abuztuan eta abenduan izan ezik, hileko 3. larunbatean.
NEKAZARITZA. Baserriko produktuen azoka. Antolatzailea: Tolosako Udala.
Goiz guztian zehar Zerkausian, Berdura Plazan, Euskal Herri Plazan, Triangulon eta San Frantzisko
Areatza 48005 Bilbao
Metroko geralekua: Alde Zaharra
GURE LURREKO MERKATUA-HEMENGO PRODUKTUAK
Ortutik hartu berriko janaria aintzat hatu eta tradiziozko gastronomia gustukoa baduzu, bitartekari eta gehigarririk gabe, hauxe da zure esparrua. Azoka txikia egiten da larunbatero Areatzako parkean, lurraren eta mahaiaren arteko distantzia laburtzearren. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana, berme guztiekin.
Urteko larunbat guztietan
Bilbobus zkak.: 03-26-30-40-56-58-71-72-75-77-85-A1-A2-A7
Metro Unamuno. Tranbia Basurto-Atxuri
Informazio gehiago:
BILBAO-BIZKAIA SLOW FOODLarunbat guziz, Merkatuaren inguruan, Errobi bazterretan eta zubietan.
Larunbat guziz, 7:00etatik 12:30era, Dubourdieu eta Roquebert kaietan eta Pannecau eta Marengo zubietan, hirurogei ekoizle baino gehiago biltzen dira, berek ekoitzi sasoiko mozkinen saltzera: barazkiak, fruituak, arroltzeak, gasna, zerrikiak, ogiak eta bixkotxak… eta mozkin biologikoak!
Merkatu inguruan, janari saltzaileek ekoizleen eskaintza osatzen dute.
Saskia, ibiltzeko makila edo jantzi batzuk eskas badituzu, horiek ere atzemanen dituzu.
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
Tokiko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen salmenta. Hileko hirugarren ZAPATUA, abuztua eta abendua izan ezik.
Iaz Igerainerrekan elkartu ginen herriko gazte talde batekin elkarlanean, errekako zaborrak eskuz biltzeko eta erreka bazterrean hainbat zuhaitz landatzeko.
Aurten ere, ekintza errepikatu nahi dugu Ibaien Aldeko Ekintzen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Eta errekako zaborrak eskuz biltzeaz gain, Igerain-Hiruerreketa eremuko Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzaileak kentzen arituko gara auzolanean, herriko boluntario talde batekin elkarlanean.
Animatu eta eman izena!
📆 martxoak 16, igandea.
🕣 10:00
📌 Igerainerrekan, anbulatorioaren ondoko biribilgunean.
🧤Eraman beharrekoak: oinetako egokiak (katiuskak edo antzekoak), arropa erosoa eta auzolanean parte hartzeko gogoa! (Gainontzeko materialak guk eramango ditugu)
*Oharra: izena-ematea beharrezkoa da
👇👇
Izena-ematea:
zarautz@eraztunberdeurdina.eus
943005159
Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545