Kaixo,
Gai hau jorratzeko hainbat eskaerari erantzunez, "Baratzezaintza biointentsibo birsortzailea"ikastaroa proposatzen dizuegu.
Ikastaro honen helburu nagusia baratzezaintza biointentsiboaren gakoak ezagutzea da, eta horren inplementazioa bertatik bertara behatzea.
8 orduko ikastaro hau, ekainaren 5ean (astelehena) emango da, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
TOKIA
Goizeko saioa: Abetxuko Gizarte Etxean (Gazteiz).
Arratsaldeko saioa: Erakustokia Basaldean (Abetxuko).
IRAKASLEA
Ikastaroa Jaime Garcia eta Javier Chaves emango dute, ekoizle eta agroekologia birsortzaileko teknikariak eta Horti-reg proiektuko parte-hartzaileak.
PROGRAMA
9:00-13:00 Goizeko saioa
- Nekazaritza birsortzailerako sarrera.
- Erreferentziako proiektuak.
- Baratzezaintza biointentsiboaren metodoaren gakoak.
- Tresnak eta plangintza.
- Mahai-ingurua
15:00-19:00 Arratsaldeko saioa
- BCS motokultorearen eta lanabesen erakustaldia.
- Terraza iraunkorrak sortzea.
- Laborantza-ibilbideak.
- Laboreak babesteko sistemak.
- Adbentiziak kontrolatzeko teknikak.
- Zuzeneko ereintza eta hazitegiak.
- Ureztatze-sistemak.
Izena emateko:
Gure webgunean izena emateko, zure ikasle-kontuan alta eman beharko duzu; hura hasi baino egun batzuk lehenago bertaratze-baieztapena eskatuko zaizu, eta matrikula ordaindu beharko duzu, prozesu hau erosoago egiteko ezarri dogun ordainketa-pasabide berriaren bidez.Arazoren bat bazenu bidali mezu bat fpebizkaia@hazi.eushelbidera.