Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ez dago gertakaririk gaur
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 27, 28 eta 29an iraganen da Amikuzeko Arberatze herrian eta EHLG-k bere ohiko zikiroa proposatuko du, igandean.
Ekainaren 29an, 13.30-tan, zikiro herrikoia zerbitzatuko dugu. Festibaleko parte hartzaileek sasi ardikia jastatzen ahalko dute.
MENUA Tomateak eta biper eztia entsaladan Sasi Ardikia plantxan errea eta ilarrak Ardi gasna Ardi esne izozkia masus gorri coulis-arekin 〰️ (Irulegiko arno beltza, Herriko ogia, kafea eta ondokoa barne)
Bazkaria 25 €/euskotan
📍Karparen azpian, festibalaren erdigunean
Txartelak tokian berean erosten ahalko dituzue, igande goizean, 10.30-tatik goiti. |
|
|
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545