Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.

Lurraren agenda

Irailak
11
Erakusketa
Gasteiz
"Baserritarren haziak eta fruta-arbolak" erakusketa

Irailaren 11n, ostiralean, 16:00etatik 19:00etara, Gasteizko Olarizuko Lorategi Botanikoan (Dehesako Etxaldean), Hazien Sarearen ate irekiak izango dira. Ildo beretik, egun eta ordu berean, "Baserritarren haziak eta fruta-arbolak" erakusketaren inaugurazioa egingo da. Hemendik aurrera, erakusketa bisitatu ahal izango da ostegun arratsalde, ostiral, larunbat zein igandeetan; 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bertaratzen direnek Zallako eta Karrantzako aldaeren inguruan gehiago ikasteko aukera izango dute, baita Apilaizko gaztaina-aldaera baten inguruan ere. Gainera, fruta-arbolen landaketarako gida ere ikusgai egongo da.

Kargatzen...
gora