San Mark, arthorik baduk, lurrerat emak.

Ondorengo egunetan:

Libre kolektiboaren gomita bat segiarazten dautziegu informazio gutun honekin batera. 

DNC-aren (dermatosi nodular kutsakorra) gai konplexuari dagokionez, txertoen estaldura joan den otsailaren 9an kausitu zen lurraldean. 

Hortako, Frantses Estatuaren jarrera ez dugu ulertzen. Administrazioak, txertoa errefusatu duten hazle multzo baten kontra erakusten duen gogortasuna, tema eta hertsaturak samindura eta haserre sentimenduak elikatzen dituzte. 

Egiteko manera horiek ez dute laborantza munduaren egoera jadanik korapilatsua batere eztitzen. 

Gure elkartasuna adierazten diegu

administrazioaren praktika horiek jasaiten dituzten hazleeri, 

ondorioak latzak baidira. 


"Azken hilabete horietan haien aktibitatea geldiarazia izanki, eskualdeko hiltegi publikoen sarrera gaitzetsirik ere, LIBRe kolektiboko laborariok sustengu bazkari bat antolatzen dugu agorrilaren 9an, igandez, Ortzaizen. 

Lehen auziak heldu den irailean izanen dira. Defenda ditzagun gure erabakitzeko libertatea eta txertatze askatasuna. LIBRe! ! "

 

https://www.helloasso.com/associations/citoyens-libres-des-pyrenees/evenements/repas 

gora