Astelehenero 8:00etan zure epostan
Antolatzaileak: Gora Egia!
Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik
Asteazken guziz, 8:00etatik 12:30era, aire libreko merkatu anizkuna: ekoizleak, fruitu eta barazki saltzaileak, arrain saltzailea, munduko janari prestatzaileak, jantziak, fantasiazko joiak, osagarriak…
Antolatzaileak: Igartubeiti Baserri Museoa
Otsailaren 19an, “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa izango da Igartubeiti Baserri Museoan, gai horietako zenbait aditurekin. Patrim 4.0 proiektuaren baitan antolatu da topaketa hau. PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
Topaketa honetako gonbidatuek kultura, artisautza, nekazaritza eta artzaintzaren inguruan solasaldian jardungo dute, jasangarritasunaren eta jakintzaren transmisioaren alde. Landa munduak bidegurutze bat bizi du gaur egun: nekazariek, artzainek eta landa-komunitateek erronka handiei egin behar diete aurre — klima-aldaketa, despopulazioa, belaunaldi erreleborik eza, elikadura subiranotasunaren galera —, eta mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintza eta egiteko modu asko desagertzeko arriskuan daude.
Goizean zehar, solasaldiak eta eztabaida-mahaia egongo dira, begiradak gurutzatzeko: lurra eta abereak lantzen dituztenen esperientzia, eta errealitate horiei ahotsa eman eta oroimena bizirik mantentzea bilatzen duten proposamen kultural eta artistikoak. Etorkizuneko bideak elkarrekin entzuteko, partekatzeko eta ereiteko gonbita, iraganeko sustraietatik abiatuta.
Performancea, hainbat solasaldi eta mahai-ingurua topaketa osatzeko
Parte-hartzaileei harrera egin ondoren, Igartubeiti baserrian, Zurartean txalaparta elkarteak performancea eskainiko du. 9:30etan, Biziolako, Eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko kooperatibako Intza Barandiaran eta Josebe Blanco, artzaina eta idazlea, hasiko dira “Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra” solasaldiarekin.
Jarraian, “Lanbide tradizionalak: etorkizun jasangarri baterako sustraiak” izenburupean, Itziar de la Granja, Zegamako Zumitzi Saskigintzako artisaua, eta Jordi Abella, Ecomuseu de les Valls d’Àneu-ko eta PATRIM 4.0 sareko bazkidea, arituko dira solasaldian.
Laurita Siles, artista eta Mutur beltzeko sortzaileetakoaren eta Sandra Clivillé, Maduixagorriko artile artisauaren txanda izango da ondoren, “Artilea eta artzaintza ondare bizi gisa” solasaldiarekin.
Topaketa mahai-inguru batekin amaituko da, “Lurra, kultura eta jakituria: lurraldea, sustrai partekatu gisa” izango da gaia eta Onintza Segurola kazetariak dinamizatuko du; Honako hauek hartuko dute parte mahai-inguruan: Goizane Alvarez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Foru Diputatuak; Andrea López, Kultura Ministerioko Autonomia Erkidegoko Kultura Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburuak; Intza Barandiaranek, Laurita Silesek, eta Jordi Abellak.
Izen-ematea 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en egin daiteke. Igartubeiti Baserri Museoaren webgunean dago informazio gehiago.
Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik
Ostiral guziz, 8:00etatik 12:30era: fruitu eta barazkiak, erretegia, erreximenta eta eztia… auzoko saltegietan egin erosketen osatzeko.
8:00 - 13:00
Artoa elementurik inportanteenetako bat izan da Euskal Herriko isuri atlantikoan baina gaur egun aunitz apaldu da labore gisa: gero eta gutiago kontsumitzen da eta mendeotan bertakotzen joan diren arto aldaerak desagertzen ari dira.
Basaburu Ttikian, Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan oraindik erabiltzen diren artoak identifikatzeko prospekzioa egin da, 2025ean 26 arto aldaera identifikatuz.
Lan hau aurkezteko eta artoaren kulturaren inguruko ezagutzak trukatzeko, hurbildu Zubietara!
Antolatzaileak: Arrasateko Udalaren Toki Garapenerako Saila
Abuztuan eta abenduan izan ezik, hileko 3. larunbatean.
NEKAZARITZA. Baserriko produktuen azoka. Antolatzailea: Tolosako Udala.
Goiz guztian zehar Zerkausian, Berdura Plazan, Euskal Herri Plazan, Triangulon eta San Frantzisko
Areatza 48005 Bilbao
Metroko geralekua: Alde Zaharra
GURE LURREKO MERKATUA-HEMENGO PRODUKTUAK
Ortutik hartu berriko janaria aintzat hatu eta tradiziozko gastronomia gustukoa baduzu, bitartekari eta gehigarririk gabe, hauxe da zure esparrua. Azoka txikia egiten da larunbatero Areatzako parkean, lurraren eta mahaiaren arteko distantzia laburtzearren. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana, berme guztiekin.
Urteko larunbat guztietan
Bilbobus zkak.: 03-26-30-40-56-58-71-72-75-77-85-A1-A2-A7
Metro Unamuno. Tranbia Basurto-Atxuri
Informazio gehiago:
BILBAO-BIZKAIA SLOW FOODLarunbat guziz, Merkatuaren inguruan, Errobi bazterretan eta zubietan.
Larunbat guziz, 7:00etatik 12:30era, Dubourdieu eta Roquebert kaietan eta Pannecau eta Marengo zubietan, hirurogei ekoizle baino gehiago biltzen dira, berek ekoitzi sasoiko mozkinen saltzera: barazkiak, fruituak, arroltzeak, gasna, zerrikiak, ogiak eta bixkotxak… eta mozkin biologikoak!
Merkatu inguruan, janari saltzaileek ekoizleen eskaintza osatzen dute.
Saskia, ibiltzeko makila edo jantzi batzuk eskas badituzu, horiek ere atzemanen dituzu.
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
Tokiko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen salmenta. Hileko hirugarren ZAPATUA, abuztua eta abendua izan ezik.
Hileko azken igandeetan Artziniegako Udalak, Zabaia Landa Garapenerako Elkartearen laguntzarekin, tokiko produktuak kontsumitzailearengana hurbiltzearen eta balorean jartzearen aldeko apustua egin du Artziniegako Lurreko Merkatua izena duen merkatu berri honekin. 10: 30etik aurrera hurbileko produktuak erosi ahal izango dira, bai eskualdean edo eskualde mugakideetan eginak. Kalitatezko eskaintza izango da eta bertan gaztak, eztia, ogia, euskal pastela edo hestebeteak dastatzeko aukera izango da, baita artisautza produktuak aurkituko dira bertan. Artziniegako azoka berria bisitatzea aukera ona izango da tokiko produktoreak laguntzeko, Artziniegako ingurune naturala, kulturala eta ostalaritza edo merkataritza eskaintza ezagutzeko ere.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545