Asteroko buletina
Intxaurraren azpian lo egitea txarra

Ondorengo egunetan:

Eka.
01
Zaldibia | Erlezaintzako oinarrizko ikastaroa | Goizane eraikina
Eka.
04
Zestoa | Zaldien heziera naturala | Zaldiko
Kaixo,
​Gai hau jorratzeko hainbat eskaerari erantzunez, ​​"Baratzezaintza biointentsibo birsortzailea"ikastaroa proposatzen dizuegu.  

 

Ikastaro honen helburu nagusia baratzezaintza biointentsiboaren gakoak ezagutzea da, eta horren inplementazioa bertatik bertara behatzea.

 

8 orduko ikastaro hau, ekainaren 5ean (astelehena) emango da, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

 

​​TOKIA

 

Goizeko saioa: Abetxuko Gizarte Etxean (Gazteiz).

 

Arratsaldeko saioa: Erakustokia Basaldean (Abetxuko).

​​IRAKASLEA

 

​Ikastaroa Jaime Garcia eta Javier Chaves emango dute, ekoizle eta agroekologia birsortzaileko teknikariak eta Horti-reg proiektuko parte-hartzaileak.

 

 

 

PROGRAMA​

 

9:00-13:00 Goizeko saioa 

- Nekazaritza birsortzailerako sarrera.

- Erreferentziako proiektuak.

- Baratzezaintza biointentsiboaren metodoaren gakoak.

- Tresnak eta plangintza.

- Mahai-ingurua

15:00-19:00 Arratsaldeko saioa 

- BCS motokultorearen eta lanabesen erakustaldia.

- Terraza iraunkorrak sortzea.

- Laborantza-ibilbideak.

- Laboreak babesteko sistemak.

- Adbentiziak kontrolatzeko teknikak.

- Zuzeneko ereintza eta hazitegiak.

- Ureztatze-sistemak.

 

Izena emateko:

Gure webgunean izena emateko, zure ikasle-kontuan alta eman beharko duzu; hura hasi baino egun batzuk lehenago bertaratze-baieztapena eskatuko zaizu, eta matrikula ordaindu beharko duzu, prozesu hau erosoago egiteko ezarri dogun ordainketa-pasabide berriaren bidez.Arazoren bat bazenu bidali mezu bat fpebizkaia@hazi.eus​helbidera.
Eka.
05
Zestoa | Zaldien heziera naturala | Zaldiko
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora