Asteroko buletina
Eguna joan eta eguna etorri, baratzean lan egiten nuenean hainbeste idea on inoiz ez dut izan

Ondorengo egunetan:

Eka.
03
Langraiz Oka · 10:00 | Ibilaldi botanikoa | Iruñe zubia

Ekaineko larunbat goizetan bisita gidatua eskeiniko dugu galsoroan zehar. Garien ezaugarriak ikusi eta laborantza honen buruhausteak partekatzeko interesa izan dezakeen herritarrarekin txangoan, etxeko mozkinekin eginiko hamaiketakoa ahazteteke. Horrekin batera bisitariak egingo duen ekarpentxoarekin (10 euro) uztaileko gari-bilketa lanerako makinaren gastueri aurre egingo diegu.

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Eka.
03
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea
Eka.
04
Usurbil · 09:00 | Ezkeltzura irteera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora