Asteroko buletina
Baratzean, baratzezainak ereiten duena baino gehiago hazten da
2024-12-02 | Erreportajeak

2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen

Erreportajeak

Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabelarrak hartzea.

Izpilikuari lotuta, Arabar Errioxan aurkitu dugu sasoi honetan egiten den jai bat, eta horri leku egin diogu gaurko saioan. Izpilikua erretzen da mañak edo martxoak ospatzerakoan. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean egiten den jai honek, neguko ekinozioan egiten den antzinako purifikazio erritoekin zerikusia duela dirudi. Sua, auzolana, patata gaztain erreak eta izpiritu txarrak uxatzeko kea aurkituko ditu Labastida, Leza, Lantziego edo Lapueblara joaten denak.

Gaurko gomendio edo aholkua egiteko izpilikua finarekin jarraitu dugu, bere balio terapeutikoa eta kosmetikoa ezagutzeko proposamenekin. Begietarako kolirioa egiteko sendabelar bikaina da, bera hutsik edo intsusaren (Sambucus nigra) lorearekin batera erabilita. Bakoitzetik postreko koilarakada bat ipintzen da 200 ml ur irakinetan eta bost minutuan tapatuta eduki ondoren paperezko iragazkiarekin iragazten da. Hozkailuan jasotzen da eta bi gaza bustita begi gainetan ipintzen da. Infusio egokia da hau begien osasuna zaintzeko.

Erabilera kosmetikoei tiraka, kolonia ur goxoa egiteko vodka bezalako alkohol zuri batean ipintzen da izpiliku lehortu berria. Astebete edo hamar egunean eduki ondoren, iragazi eta kopuru berean ipintzen zaio izpiliku finaren hidrolatoa. Bien nahasketatik 100 ml prestatu baditugu, izpiliku finaren olio esentzialaren 50 tanta gehituko dizkiogu. Kristalezko botilatxoan ipintzen da, spray erako aplikagailua duen fraskoan.

Azkenik, izpiliku fin lehorraren burukoa egitea proposatzen dugu. Ez usain gozoko zakutxoa, gure buruaren neurria izango duen oherako burukoa, baizik. Lotarako arazoak dituenari lo sakona egiten laguntzeko erabiltzen zen erremedio hau, hainbat lekutan izan da tradizioa, eta probatu duen honi, gustatu zitzaion!

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea ARGIA, Bizi Baratzea

Menda Bikoitza gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora