Ez klimaterikoak den fruitua da. Heldu arte landarean izan behar da. Behar bezala heldu aurretik fruituari landarea kentzen bazaio, bere horretan geratuko da, eta ondu gabe usteltzera joko du.
Bitxikeriak
Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera bezalakoak sortzeko hazi asko eman, fruitu asko, alegia. Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.
Zuhaitza landatu berria da. Berarekin batera aldamenean sartu dugun hesolari lotu eta alde ederrean itsatsiko da. Zazpi haizeekin jolasean eta ekaitzekin dantzan ikasten duen artean,... (+)
Lehengo astean egindakoa da argazkia. Platanus x hispanica, platanoa da; zurinak jotako platanoa. Oidioa ere deitzen zaio zurinari. Udaberriko gaitza da batez ere. Gaitza indarrean... (+)
Jean Baptiste Duhalde Xilhar Zuraiden jaio zen, 1854ko ekainean, eta handik hirurogeita hamalaugarren ekainean hil zen, Ezpeletan. Pilotaria zen. Eta ez nolanahikoa. Ekainean hil, eta... (+)
Platano jokoa, jaun-andreak! Irailaren azken igandea da eta, urtero legez, Enrique Abril oiartzuarraren izena daraman errebote txapelketa jokoan da Gipuzkoako errebote plazetan. Bizirik dirauten plazetan:... (+)
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.