Maiatzean kuku, garagarrilean mutu.

Zigor espedientea ireki dio Jaurlaritzak Gasteizko Udalari, Gardelegi zabortegian ingurumena kaltetzeagatik

“Zoruen, uraren eta airearen kalitateari” kalte egitea leporatuta abiatu du Eusko Jaurlaritzak espedientea, Arabako Alea-k esklusiban argitaratu duenez. 2018an beste espediente bat ireki zion Jaurlaritzak Gardelegiri, bertan metatutako lindanoa Zadorra ibaira zabaltzeagatik.


2023ko maiatzaren 10a
Gardelgiko zabortegia, atzean Gasteiz duela. Argazkia: \'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola\'
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Jaurlaritzak zein Gasteizko Udalak uko egin diote espedientearen arrazoien inguruan zehaztasun gehiago emateari, Aleak azaldu duenez. Jaurlaritzari eskaera formala egin dio Arabako hedabideak, “ingurumenari dagokion informazio gardentasunaren eskubideari jarraiki”, baina Jaurlaritzak arrazoitu du martxan diren zigor espedienteen inguruko informazioa auzian “interesa” duten pertsonek soilik jaso dezaketela. Udalari dagokionez, Ingurumen Departamentua mugatu da baieztatzera zigor espedientea irekia dagoela.

Zigorraren abiapuntua Jaurlaritzak 2022ko abenduan zabortegira egindako azken ikuskapenean dago, Aleak azaldu duenez. Ikuskapen hartan zabortegiak daitekeen baloraziorik “baxuena” jaso zuen “ingurumen baimenak ezartzen dituen betekizunei buruz”.

Bigarren zigor espedientea 2018koaren ondoren

Bost urteren epean Gardelegiko zabortegiari ireki zaion bigarren zigor espedientea da gaur Arabako hedabideak jakinarazi duena. 2018ko ekainean URA agentzia izan zen espedientea ireki ziona, leporatuta zabortegian pilatutako lindanoa lehenik Gasteizko estolderiara hedatzen zela, eta estoldetatik Zadorra ibaira. Udalak 2019an iragarri zituen lindano isuriak ekiditeko neurriak, baina momentuz ez dago jakiterik neurri horiek eraginkorrak izan diren edo bigarren zigor espedienteak arazo horiekin lotura duen, Aleak azpimarratu duenez.

Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko... (+)
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara... (+)
Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu
Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta.... (+)
Arabako ardogintza: txikitasuna aldarri, eredu aldaketa bultzatzen
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi... (+)
“'Far West'-ean gaude: heltzen lehena den enpresak lurrak hartu eta nahi duena egiten du”
Solaria multinazionalak 100 hektareako parke fotovoltaikoa eta eskualdea zeharkatuko lukeen Oso Goi Tentsioko Linea eraiki nahi ditu Arabako Gorbeialdean. Herritarrak aurka antolatu dira eta ekimen... (+)
gora