Baratzezaintza, arte eszenikoetan mantzoena da

Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa ere eman zuen: "Ekaitzak landatu behar dira".


2024ko urriaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Irudi ikusgarriak iritsi zaizkigu Valentziatik. Goi-geruzetako depresio isolatu batek ordu gutxian 400-500 litro ur bota ditu eta dozenaka hildako eta desagertu eragin. Valentziako Generalitateak gutxienez 92 hildako zenbatu ditu oraingoz. Aemet meteorologia agentziak dio 1982tik ikusi gabeko fenomenoa izan dela.

Urak zubiak, eraikinak eta errepideak eraman ditu aurretik, jendea harrapatuta geratu da Alfafarren, Paiportan, Sedavin eta beste hainbat herritan. Gainera, Andaluzian eta Gaztela-Mantxan ere kalteak oso handiak dira, eremu urbanoetan eta nekazaritzako lurretan.

Iragarpen sistemen hutsegitea edo utzikeria izan den; Valentziako agintarien partetik hartu beharreko neurriak hartu ote diren; enpresetako jarduera geldiarazi beharrean produkzioa lehenetsi ote den larrialdi egoeraren aurrean; nekazariak berriz ere bazterrean gelditu ote diren... Asko dago aztertzeko eta eztabaidatzeko, oraindik kalteak eta hildakoak zenbatzen ari diren bitartean. Eta asko dago elkartasunetik egiteko ere.

Valentziako agintarien partetik hartu beharreko neurriak hartu ote diren; enpresetako jarduera geldiarazi beharrean produkzioa lehenetsi ote den... Asko dago eztabaidatzeko, oraindik kalteak eta hildakoak zenbatzen ari diren bitartean

Baina bestetik, ekaitza momentu jakin honetan hain bortizki zergatik eta nola sortu den eta beste toki batzuetan errepikatu ote daitekeen ere galdetzen dio askok bere buruari. Hainbat adituk ohartarazi dute gizakiaren eskua dagoela atzean.

Udako ekaitzen desagerpenaren misterioa

Millán Millán meteorologo granadarrak urte luzez ikertu zituen Mediterraneoko ekaitzak. Mediterraneoko Ingurumen Ikerketa Zentroko buru izandakoak deskubritu zuen zergatik desagertu diren Iberiar Penintsulako hego-ekialdean (Sierra Nevadan, Valentziako barnealdean...) udako ekaitzak. Bere esanetan, kostaldeko urbanizazio prozesu eta basoen txikizioarekin dago zuzenean lotuta, duela hiru aste Net Hurbil honetan azaldu genuen moduan.

Itsasertza baso eta padurarik gabe utzi dugu, zementuz josi, eta ekaitzak ez du hain maiz lehertzen mendian

Lainoek lehertzeko behar duten ur kopurua (21 gramo metro kuboko) itsasotik ez ezik kostaldeko basoetatik ere hartzen dute. Baina itsasertza baso eta padurarik gabe utzi dugunez –eta zementuz josi–, ekaitzak ez du hain maiz lehertzen mendian –lehen udaran ia egunero egiten zuen bezala–. Aldiz, hezetasuna geruza atmosferiko altuagoetan pilatzen da, urrunagoko beste toki eta urte sasoi batean biolentzia izugarriz kolapsatu arte. Grafiko honekin erakutsi zuen:

Valentzian bizi izan duten denboralea ez ezik, Europa erdialdean Boris ekaitzak sortutakoa izango du askok gogoan, baita azkenaldian gertuago ikusten ari garen ezohiko erauntsi gehiago ere.

Millán Millánek zioen soluzioa kostaldea basoz leheneratu, padurak berreskuratu eta hiri berdeagoak egitea zela: “Ekaitzak landatu behar ditugu”, zioen. Baina bere teoria deserosoa zen klimaren aldaketa soilik CO2 isurietan oinarritzen dutenentzat, biodibertsitate galerari kasurik egin gabe.

“Ekaitzak landatu behar ditugu”, zioen Millán Millánek. Baina bere teoria deserosoa zen klimaren aldaketa soilik CO2 isurietan oinarritzen dutenentzat, biodibertsitate galerari kasurik egin gabe

Mediterraneoa gorri: "Etorriko dira tornadoak eta ukabila bezalako harriak"

Deforestazioaren eta kostaldeko txikizioaren beste ondorio zuzen bat da itsasoko uraren tenperaturaren gorakada. Goiko geruzetan pilatzen den hezetasunak itsasoa ere berotzen du: “Klima aldaketaren arazoa ur-lurruna da. Orain ikusten ari zareten bero hau guztia ez da CO2arena, ur-lurrunak sorturikoa baizik”, zioen meteorologoak.

Mediterraneoa sutan dago. Manuel Turielek eta Juan Borderak Ctxt aldizkarian uda amaieran idatzi zutenez “errekorrak hausten” ari da hango itsasoko tenperatura. “Atmosfera zenbat eta beroago, orduan eta ur-lurrun gehiago pilatu dezake: airearen tenperatura gradu bat igotzen den bakoitzeko %7 gehiago, gutxi gorabehera”, diote. Giro sargoria eta prezipitatzeko ur gehiago, hortaz.

Gainera, itsasoa azidifikatu, estres termikoaren ondorioz koralak zuritu eta fauna desagertzen da. Biodibertsitate galera, berriz ere. Mediterraneoa momentu honetan alerta gorenean dago alde horretatik, artikuluaren egileek diotenez.

Turiel eta Barberaren esanetan ur geruza 28 gradutik gora dagoenean, itsasoak edozein ekaitz urakan batean bilakatu dezake: “Ekaitz horiekin etorriko dira tornadoak, ukabila adinako harriak, uholdeak eta enbatak”.

Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da
2025-06-08 | Urko Apaolaza Avila
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu.... (+)
Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
gora