Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, zabortegia zabaltzeko lanen berri ez ematea egotzita

Hirigintzari loturiko ustezko prebarikazio delituengatik inputatu dute 2011 eta 2018 artean EH Bildu ordezkatuta Zaldibarko alkate izan zen Arantza Baigorri, bi udal arkitekto eta idazkariarekin batera.  


2026ko urtarrilaren 29a
Zaldibarko zabortegiaren 2020ko hondamendiaren ondorioz hiru auzi ireki ditu Durangoko epaitegiak urteotan
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Durangoko epaitegiko Laura Yuste magistratuak Zaldibarko alkate ohia eta udaleko arkitektoak eta idazkaria inputatu ditu, 2020an Zaldibarko Eitzaga zabortegian hondamendia gertatu eta sei urtera, Verter Recycling enpresa zabortegia zabaltzeko egiten ari zen lanen berri ez emateagatik eta lurralde antolaketaren kontrako delituak egotzita. Auzia 2024an ireki zuen sekretupean epaileak, eta orain sumarioa publiko egin du, El Diario.es-ek jakinarazi eta EiTBk baieztatu duenez.

Arantza Baigorri EH Bilduko alkate izan zen 2011tik 2018ra bitartean. Berria-k 2023an kaleratu zuenez, Verter Recyclingek baimendutakoa baino 64.699 metro koadro lur-eremu gehiago erabili zituen zabortegia zabaltzeko –137.000 metro koadro erabiltzeko baimena zuen–. Horren harira inputatu dute alkate ohia, baita bi udal arkitekto eta idazkaria ere. Magistratuak leporatzen die "bidegabea dela jakinda" hirigintza antolamendua aldatzeko aldeko txostena egitea eta lurralde antolakuntzako araudiaren kontrako lizentzia ematea, besteak beste. 

EH Bildu: "Aldundiak bermatu zuen"

EH Bilduk berehala erantzun du. Koalizioaren esanetan "udal zerbitzu teknikoen irizpide eta gomendioen arabera" jardun zuten udalak eta bere arkitektoek, Baigorri alkate zen bitartean, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) egindako aldaketa hori, gainera, "Bizkaiko Foru Aldundiak bermatu zuen inolako ñabardurarik gabe".

EH Bilduk nabarmendu du "Ertzaintzaren eta Justiziaren esku" utzi duela informazio eta dokumentazio guztia hasieratik, eta "gardentasunez eta erabateko lankidetzaz" jokatu duela. Gainera, gogorarazi du jarritako helegiteen ebazpenaren zain daudela oraindik. Bestalde, EH Bilduko idazkari nagusi Arnaldo Otegik Radio Euskadin ildo beretik hitz egin du eta esan du Baigorrik ez zuela "inolako interesik", beste kasu batzuk ez bezala, "adibidez Getxokoa".

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen heriotza eragin eta ingurumen hondamendia ekarri zuen Zaldibarko zabortegiaren amiltzearen ondorioz, Durangoko epaitegiak hiru auzi zabaldu ditu urteotan. Lehenean Verter Recyclingek errunduntasuna onartu zuen eta indemnizazioa ordaindu zien biktimen senideei. Bigarrena oraindik zabalik dago, eta Eusko Jaurlaritzako langileak zein enpresa bera daude auzipetuta. Honakoa hirugarrena da, eta orain arte enpresako buru eta ingeniariak zeuden inputaturik, tartean Jose Antonio Barinaga enpresaria eta Arrate Bilbao kudeatzailea.

Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
gora