Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko azaroaren 06a
CGT: "Mazónen utzikeria medio, ehunka hildako izan dira".
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hemeretzi orriko txostena aurkeztu dio Fiskaltzari CGT sindikatuak, Carlos Arturo Mazón Guixoten aurkako salaketa argudiatzeko. Bertan zehazten dira bai AEMET meteorologia agentziak bai Júcarreko Konfederazio Hidrografikoak egindako ohartarazpenak, DANAk “muturreko arriskua” ekarriko zuela iragarriz, eta nola, paraleloki, Mazónek denboralearen arriskua murriztu zuen, egunean bertan ezeztatu baitzuen alerta hidrologikorik zegoenik eta arratsaldeko seietarako denboralea amaituko zela adierazi baitzuen (ondoren etorri zen okerrena).

CGTk txostenean salatu duenez, “administrazioaren arduragabekeria medio, zehazki administrazio horren buru Carlos Mazónen utzikeria medio, eta herritarrei ohartarazpena atzeratzearen erruz, ehunka hildako izan dira, tartean lantokian edo lantokitik etxera hil diren langile asko eta asko”.

"Oraindik herriak daude, zeinetan jendeak harrapatuta jarraitzen duen, ez delako inor agertu erreskateak egitera"

Larunbatean, manifestazioa

Hilaren 9an, arratsaldeko seietan Valentzia hiriburuko udaletxe aurrean tanta hotzaren aurrean administrazioak izandako “kudeaketa negargarria eta arduragabea” salatzeko eta Mazónen dimisioa eskatzeko manifestazioa deitu dute eragile ugarik. Tartean dira Acció Cultural del País Valencià, Amical de Mauthausen, CNT, Decidim, Escola Valenciana, Valentziako ikasleen guraso federazioa eta Plataforma pel dret a decidir del País Valencià.

“Oraindik herriak daude, zeinetan jendeak harrapatuta jarraitzen duen, ez delako inor agertu erreskateak egitera”, diote antolatzaileek, haserre. Valentziako Gobernura iritsi zelarik PPk Larrialdi Unitatea desegin zuelako, tanta hotzaren eraginaz ez zutelako behar bezala informatu, eta ondoren egiten ari diren gestioa “negargarria” delako, gobernuburuaren dimisioa eskatuko dute. Inkomunikatuta edo harrapatuta jarraitzen duen jendeari buruz ez informatzea ere kritikatu dute antolatzaileek.

Hain justu, astearte arratsaldean eman dute zifra ofiziala: 89 desagertu daude, tanta hotzaren ondorioz. Dena den, gehitu dute jende gehiago egon daitekeela desagertuta, ez badute haien desagerpenaren berri eman. Asteartean emandako datuaren arabera, 211 dira hildakoak.

Beste manifestazio batzuk

Castelló-ko plaza nagusian ere elkarretaratzea deitu dute, hilaren 7 arratsalderako, eta egun berean kontzentrazioa egingo dute Bartzelonako PPren egoitza aurrean.

Bestalde, hilaren 10ean eta 15ean ere manifestazioak deitu dituzte, baina ohartarazi dute eskuin muturreko taldeek deitutako protestak direla azken horiek.

44 sukalde berri iragarri dituzte eta hazten jarraitzen du sukalde propioa nahi duten ikastetxeen kopuruak
EAEko ikastetxeetan 28 sukalde in situ eta zonaldekako hamasei eraikiko dituztela dio Hezkuntza Sailaren azken azpiegitura planak. Sukaldeen mapa eguneratua argitaratu du EHIGEk: dagoeneko sukaldea... (+)
Platerean agertutako zizarea gertaera isolatua ez dela eta, eskoletako jangela eredua aldatzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jangelan ikasle batek indabetan zizare bat aurkitu ostean, herriko eskola publiko guztietako guraso elkarteak batu dira, catering enpresen bidez ematen den zerbitzuarekin... (+)
Eskolaz kanpoko ekintzetan ikasle guztiek parte hartu ahal izatea bermatzeko plana iragarri du Erresuma Batuak
Arte eta humanitateek protagonismoa berreskuratzea, ahozkotasunari garrantzia ematea, Adimen Artifizialari buruzko ikasgaia sortzea, EBacc ziurtagiri famatua kentzea… Berritasun ugari dakartzan hezkuntza erreforma iragarri du Erresuma... (+)
"Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du"
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan... (+)
Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera... (+)
gora