Maiatzak euria laket.

Urdaibaira “legez kanpoko museoak ez ekartzeko” eskatu diote New Yorkeko Guggenheim Fundazioari

Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak, Busturialdeko hainbat bizilagunekin batera, Guggenheim Fundazioari eskutitza idatzi dio. Museoaren etorrerak Urdaibaiko biosferaren zaintza agintarien interes turistikoen aurrean makurraraziko lukeela adierazi diote.


2023ko otsailaren 16a
Urdaibaietz plataformaren elkarretaratzea bat. Argazkia: Ekologistak Martxan
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak eta Busturialdeko hainbat auzokidek gutuna bidali diote New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i. Idazkian eskatu diete Muruetan eraiki nahi duten museoaren proiektuari uko egin diezaiola, baita Gernika-Lumoko Dalia fabrika zaharrarekin lotuko lukeen Bide Berdea deiturikoa eraikitzeari ere bai. Bigarren kokaleku horretan, argudiatu dutenez, 1937ko Gernikako bonbardaketan hil zirenen gorpuak egon litezke. Gernika gerren aurkako eta bakearen eta memoriaren aldeko nazioarteko erreferentzia gisa bilakatzeko asmoarekin ez letorke bat proiektu horren eraikuntza, gaineratu dutenez.

Elkarteak New Yorkeko fundazioari jakinarazi nahi izan diote, zenbait hedabidetan proiektua “horrela definitzen dutela, publizitate hobea eman nahian: Bilboko Guggenheim Museoaren hedapena Urdaibain”.

Astelehenean bidalitako gutunean Urdaibaiko Biosfera Erreserban bizi diren edo lan egiten duten hainbat esparrutako 22 pertsonaren sinadura ere badago. Bizilagun horiek gogorarazi nahi diete Bilboko Guggenheimeko 22 patronatukideei “ez dutela utziko beren eguneroko bizitzatik kanpoko inork beren bizi-eremuari, orainari eta etorkizunari buruzko “erabakia lapurtzen”.

Eskutitzaren edukia otsailaren 12an eman zuten ezagutzera, Urdaibaietz plataformak antolatutako martxaren amaieran. Protestan bildutako auzokide ugarik Gernikan eta Muruetan museo bana jartzeak eragiten dituen desegokitasunen eta legezkontrakotasunen berri jaso zuten. Besteak beste, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak egungo agintarien interes turistikoen mesedetan sakrifikatzea ekarriko lukeela azpimarratu zuten, bi kokaguneetan urtero 140.000 bisitari inguru bilduko liratekeela kalkulatzen baitute. Martxaren amaieran, halaber, proiektu horien aurka egin eta egingo diren ekintzen berri eman zuten, antolatzaileek azpimarratu zutenez, “proiektu horien benetako edukiak ez dira ezagutzen ofizialki, eta itzal gehiago dituzte argiak baino”.

Ongorengoa da New Yorkeko Guggenheim fundazioari igorritako eskutitza:

Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu
2025-08-05 | El Salto-Hordago
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei... (+)
Laugarren gasolio isurketa ibaira Ertzaintzaren Arkautiko akademiatik
2024-01-19 | El Salto-Hordago
Zadorra Bizirik taldeak ohartarazi du Ertzaintzaren prestakuntza akademian beste isuri bat gertatu dela, laugarrena 2002tik. Salatu dute "zabarkeria" horrek kaltea eragin duela Salburuko hezeguneetan. (+)
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"
Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte. (+)
Obra faraoniko berri bat iragarri dute Pirinioetan: Astun-Candanchú-Formigal telekabina
Ez da klimaren larrialdirik, hain gutxi energia krisirik, kapital handiak eta agintari politikoek hain maite dituzten azpiegitura handien abiadura etengo duenik. Oraingoan “elefante zuri” berria... (+)
Zazpi urtez orkatzen artean bizi izan den gizona
2022-03-01 | El Salto-Hordago
Geoffroy Delorme argazkilari eta ekologista frantziar gaztea Normandiako basoetan bizi izan da zazpi urtez. Orkatzetatik ikasitakoari esker biziraun zuen, eta 2021ean frantsesez eta 2022an gazteleraz... (+)
gora