Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
Abuztuaren 25ean goizeko 10:00etan hasi zuten bidea, Irurtzungo herriko plazan, AHTrik ez! oihuen artean. Goizeko etapa amaitzean, Altsasurako bidea hartu eta bertan elkarretaratzea egin dute. Eguna Olaztin amaitu zuten, lautadako martxistekin elkartu ziren bertan, eta gauean kontzertuak antolatu zituzten gaztetxean.
Larunbatean Ataunetik igaro eta Altsasura bidea hartu zuen martxak berriro, tren geltokiko langileen eskubideen eta ohiko trenaren aldeko elkarretaratzea egiteko. Beasaineko Erauskin plazara eraman zituzten aldarrikapenak arratsaldean: “Natura eta landa lurrak suntsituz ezin da herria eraiki” zioen elkarretaratzeko pankarta nagusiak, eta AHTak eraikitzeak dakarren “inpaktu katea” salatu zuten. Ataunen eman zioten amaiera egunari.
Igandeko etapa Ataun-Irurtzun artekoa izan zen. Eguerdian, Uharten, bertan beste elkarretaratzea egin dute, Artzai Egunarekin bat eginez. Ekitaldi batekin eman zioten itxialdia martxari, ostiralean hasi zuten herri berberean, Irurtzunen.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545