Landa ez da soilik lurra; lurrak, landareek eta animaliek osatutako zirkuitotik sortzen den energia iturri bat da

Statkraft eta Azpeitiko Udalaren “promesa faltsuak” salatuko dituzte

6/2022 salbuespenezko dekretua baliatuta, Azpeitiko Udalak eta Statkraft enpresak Piaspe proiektu eolikoari ateak irekiko dizkiotela salatu du Sañu Bizirik plataformak.


2023ko uztailaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako lurretan Piaspe zentral eolikoaren proiektua ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduratik salbuesteko eta baimenak azkartzeko eskaera egin du Norvegiako enpresak, Sañu Bizirik plataformak zabaldu duenez. Horretarako Espainiako 6/2022 Errege dekretua baliatu dutela azaldu dute. Iazko urrian Statkraft enpresak eta Azpeitiko Udalak egin zituzten promesak alde batera utzi dituztela azpimarratu dute.

"Eskaera horri bide emateak, ingurumenaren babeserako berme guztiak bazter uztea dakar", azaldu du plataformak. 6/2022 Errege dekretuak eskala handiko energia berriztagarrien zentralen proiektuen prozedura administratiboak "arintzeko" neurriak biltzen ditu, tartean, Sañu Bizirikek salatu duenez, proiektuak "ingurumen ebaluaziotik salbuesteko".

Hilaren 22an egindako agerraldian azpimarratu zutenez, "kezkagarria da zer-nolako baldintzatan ari den planteatzen energia trantsizioa eta berriztagarrien hedapena Euskal Autonomia Erkidegoan. Zer-nolako erraztasunak ari zaizkien eskaintzen enpresa pribatuei beren negozioak egin ditzaten; lurralde-plangintzetatik hasita. Zer-nolako jarrera ari diren izaten guzti honen aurrean alderdi politiko guztiak –EH Bildu eta EAJ barne–. Eta zer-nolako gutxiespena ari diren pairatzen herri honetan natura ondarea, landa eremua, eta bizi dugun krisi ekosozialaren aurrean, lurraldearekiko eta jendearekiko aterabide posible justuagoak eta arduratsuagoak aldarrikatzen ari diren gizarte mugimenduak eta norbanakoak".

Dei egin die herritarrei "enpresen neurrira" egindako legedia arbuiatu, eta larrialdi energetikoaren dekretuari ezezkoa esatera. Horretarako, elkarretaratzea egingo dute abuztuaren 1ean, goizeko 10:30ean, Loiolako Basilikan.

 

Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu... (+)
Suteen arrisku "oso altua" dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan
Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren... (+)
Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak
“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea... (+)
Azken hogei urtetako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan, euri eskasiak eraginda
Zerealen uztak behera egin duela azaldu du Intia nekazaritza arloko sozietate publikoak. Iazko %15eko jaitsierari gehitu zaio aurtengoa. (+)
Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”
Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak.... (+)
gora