San Matias (maiatzak 14), erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak

“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen aurka agertu dena. Ekuadorko Gobernuaren kalkuluen arabera, 1.200 milioi dolar gutxiagoko etekinak izango ditu herrialdeak urtean, baina kontrara, natur ondare hori mantenduko du.


2023ko abuztuaren 21a
Yasuni babestearen aldeko kanpaina / Argazkia: Rodrigo Buendia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Yasuni Parke Nazionalean (Ekuadorren) petrolioa ustiatzearen aurkako botoa eman dute hango biztanleek. Yasunidos eragileak galdeketaren alde egindako kanpaina gakoa izan da, erreferendum ofiziala lehendakaritzako hauteskundeen lehen itzuliarekin batera egin ahal izateko.

Ingurunea oso zaugarria da eta ondorioz lur isurketak gertatzeko probabilitate handia dago, Naiz.eus-ek gogorarazi duen moduan. Hori dela eta, bertan bizi diren indigenentzat toki arriskutsu bihurtu daiteke. Parke Nazionalean 2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte, eta tagaero, taromenane eta dugakaeri dira herri indigena nagusiak bertan.

Emaitzak ikusita Ekuadorko Gobernuaren esku dago orain aldaketak egitea. Orain arte 55.000 petrolio upel ekoizten ziren bertan; herrialdearen oinarri ekonomiko handi bat, %11 hain justu. Gobernuaren kalkuluen arabera, 1.200 milioi dolar gutxituko dira etekinak, eta 500 milioi dolarreko gastua egin beharko du instalazioa eraisteko.

Besteentzat eredua

“Aurrekari oso garrantzitsua da, eta ondorengoentzat edo beste herrialde batzuentzat eredua eta itxaropen izpia izan daiteke”, azaldu du Helena Gualinga ekintzaile ekuadortarrak. La Mare-ak zabaldu ditu Entre Pueblos elkartearen hitzak: “Ustiaketa eredu guztiak ezgai izan dira Ekuadorreko herritarren oparotasuna bermatzeko, lortu dutena desoreka soziala handitzea, pobrezia sustatzea eta migratzaileak baztertzea izan da”.

Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu... (+)
Suteen arrisku "oso altua" dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan
Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren... (+)
Azken hogei urtetako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan, euri eskasiak eraginda
Zerealen uztak behera egin duela azaldu du Intia nekazaritza arloko sozietate publikoak. Iazko %15eko jaitsierari gehitu zaio aurtengoa. (+)
Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”
Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak.... (+)
Gas eta petrolio ustiaketarako 100 lizentzia eman ditu Erresuma Batuak
Segurtasun energetikoa hobetzeko “diktadore kanpotarren” menpe ez egotea dela "onena" azaldu du lehen ministroak. Oposizioko alderdiek eta talde ekologistek erabakia arbuiatu dute. (+)
gora