Nor bere tenporako, arbia abenduko

Suteen arrisku “oso altua” dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren 18an bildu ziren, eta INFONA deituriko babes zibil eta larrialdien plan berezia jarri zuten martxan.


2023ko abuztuaren 22a
Sute larrialdia erakusten duen mapa / Argazkia: Estatuko Agentzia Meteorologikoa (AEMET)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Estatuko Agentzia Meteorologikoak  “arreta handiz jokatzea” eskatu die herritarrei, batez ere baso inguruetan bizi direnei. Suaren erabilera, parrilladak egitea esaterako, basoetako bideak oztopatzea eta txinparta eragin dezaketen garraio edo makinak erabiltzea debekatuta dago.

Abuztuaren 18an bildu ziren adituak, gaia aztertu eta neurri batzuk hartzeko. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa bildu ziren besteak beste, eta bertan erabaki zuten aipatu neurriak martxan jartzea.

Neurriak zalantzan

Duela gutxi ARGIAn argitaratutako erreportaje batean azaldu genuen Nafarroako Gobernuaren neurriekiko desadostasunak nabarmenak direla. Batez ere, orain arte borondate politiko gutxi erakutsi duela argudiatuta. Gobernuaren neurri nagusia udalei ardura pasatzea dela salatu du Xabier Unzue abeltzainak. Suteak ekiditeko ezer baino lehen prebentzioa dela garrantzitsuena azpimarratu dute Mirian Otxotorenak eta Unzuek, erreportajean.

Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu... (+)
Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak
“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea... (+)
Azken hogei urtetako zereal uztarik txarrena jaso dute Nafarroan, euri eskasiak eraginda
Zerealen uztak behera egin duela azaldu du Intia nekazaritza arloko sozietate publikoak. Iazko %15eko jaitsierari gehitu zaio aurtengoa. (+)
Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”
Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak.... (+)
Gas eta petrolio ustiaketarako 100 lizentzia eman ditu Erresuma Batuak
Segurtasun energetikoa hobetzeko “diktadore kanpotarren” menpe ez egotea dela "onena" azaldu du lehen ministroak. Oposizioko alderdiek eta talde ekologistek erabakia arbuiatu dute. (+)
gora