Asteroko buletina
Sasiak begiak eta hontzak belarriak

Isurketa berria jazo da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoan

Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.

Isurketa berria gertatu da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoko industriagunetik gertu. Urriaren 29an bisa eta arrain hilak azaldu ziren bertako uretan, baita hegazti hilak ere.

Auzokideek "isuria ikusgarria zela" adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari. Hain zuzen ere, bizilagunak izan ziren URA agentzia ohartarazi eta salaketa aurkeztu zutenak.

Ertzaintzako Ingurumen Sailak ikerketa abiatu du isurketaren nondik norakoak argitzeko. Datozen asteetan emango dute informazio gehiago.

Arabako Foru Aldundiak arrain hilen laginak hartu eta animalia hilak erretiratu ditu honezkero. Ura Agentziak, bere aldetik, ikuskariak bidali ditu ingurura eta isuriaren laginak hartu ditu hauek ikertzeko.

Isurketa gehiago

Azken urteetan isurketa ugari jazo dira Nerbioi ibaian. Duela urte batzuk milaka arrain hil azaldu ziren Aretan. Urte berean, Amurrion ere arrain hil andana azaldu ziren, beste isurketa baten eraginez. Datuen arabera, 8.000tik gora ziren hildako arrainak.

URA Agentziak Aiala Vidriori, Aceralavari eta Laudioko Udalari zigorrak ezarri dizkie 2017tik gaurdaino, isurketa anomaloak tarteko. Amurrio Ferrocarril y Equipos, Tubacex, Castinox, Jez, Nubiola eta Guardian enpresek ere agentziaren errekerimenduak jaso dituzte sustantzia kutsakorrak ibaira isurtzeagatik.

Saratxon eraikiko duten Ekiola Parke Fotovoltaikoari argi berdea eman dio Amurrioko Udalak
Amurrioko Udalak onartu du Ekiola Parke Fotovoltaikoaren eraikuntza bideratuko duen Plan Berezia. Urtarrilean hasiko dituzte lanak Saratxo inguruan. Ekoizpen plantak 15.000 metro karratuko azalera izango... (+)
Natura erdigunean duen jolastoki berria aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako ikasleek
Astelehenean aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako jolastoki berria. Bi urteko metamorfosiaren ostean, espazioa birnaturalizatu, asfaltozko eremua murriztu eta pedagogia berri bati zabaldu dizkiote ateak. Eskolako... (+)
"Plaka fotovoltaikoak gure borondatearen kontra bada ere jarriko zituztela mehatxatu gintuzten"
Olabezarreko lursail publiko batean jarri nahi dituzte eguzki-plakak Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean enpresak, Ekian egitasmoaren baitan. Proiektuak kezka sorrarazi du herrian, bertako ganadutegien etorkizuna... (+)
Lehen sektorearen gainbeheraren aurrean "egiturazko erabaki zuzenak" aldarrikatu ditu SOS Baserriak plataformak
Abeltzaintza eta nekazaritza sektoreak bizi duen egoera larrian egin du azpimarra Aiaraldeako SOS Baserriak plataformak. Elikagaien ekoizpen-sektorearen iraupena bermatzeko neurri eraginkorrak aldarrikatu dituzte. (+)
Komunitatean elkartzearen indarra Aiaraldean
Erregai fosilen agorpena, prezioen gorakada etengabea… Energia krisi batean murgilduta gaude bete-betean. Itsaso nahasi honetan komunitate energetikoak ari dira sortzen han-hemenka, energia berriztagarriak eta eredu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora