Kanpo larrosa, etxe kardu

Sakarina moduko edulkoratzailerik ez hartzea aholkatu du OMEk

Pisua kontrolatu nahian azukrearen ordez hartzen diren edulkoratzaileek ez dute laguntzen gorputzeko gantzak gutxitzen eta hainbat gaitz izateko arriskua handitu dezakete. Hala ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak.


2023ko maiatzaren 16a
\"Azukre askeen kontsumoa murrizteko bestelako moduak pentsatu beharko lituzke jendeak\", dio OMEk. Argazkia: RTVE
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ez dago frogatuta edulkoratzaileek epe luzera pisua kontrolatzen lagundu dezaketenik, eta gainera, 2 motako diabetesa eta gaitz kardiobaskularrak izateko arriskua handitu dezakete. Hala dio OMEk, argitaratu berri duen gidan. Azukrea ez diren edulkoratzaile natural nahiz sintetikoez ari da, jakietan nahiz edarietan aurki daitezkeenak edota aparte saltzen direnak: azesulfamoak, aspartamoa, adbantamoa, ziklamatoak, neotamoa, sakarina, sukralosa, estebia eta eratorriak.

Salbuesten ditu botiketan eta higiene pertsonalean (hortzetako pasta, azalerako kremak…) aurkitzen diren edulkoratzaileak. Eta dagoeneko diabetesa diagnostikatuta duten pertsonak ere salbuetsita daude.

“Azukre askeen kontsumoa murrizteko bestelako moduak pentsatu beharko lituzke jendeak, fruta eta azukre naturalak dituzten jakiak kontsumituz, adibidez, edota zuzenean azukrerik gabeko edari eta jakietara joz”, azaldu du OMEko Nutrizio eta Elikadura Segurtasunerako zuzendari Francesco Brancak.

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora