Asteroko buletina
Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

Prest gaude herriaren elikadura merkatuaren atzaparretan uzteko?

Agroekologiarekin zerikusia duten ebidentzia zientifikoak oinarrizkoak dira elikadura sistemen inguruko politika publikoak diseinatzerako orduan. Egun, ordea, agro-industriari lotutako korporazio pribatu handiek finantzatzen dituzte ikerketa zientifikoak eta bereganatu gobernantza espazioak.  

Hauxe dugu ASUNEK-ko kideek ARGIAko Bizi-Baratzearekin egiten dugun lehenengo kolaborazioa. Elikadura sistema agroekologikoen bidean, ikerketatik sortzen diren jakintzak lurreratu eta elikadura burujabetza egunerokoan indartzen duten eragileen praktikekin osatzeko saiakera ekarriko dugu.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2023ko maiatzaren 29a
Irudiak erakusten du elikadura katearen maila bakoitzean zenbat enpresek merkatuaren ze zati eskuratua duten. Infografia: ETC Group. 2022. Food Barons 2022. Iturria: \"IPESen Who´s tipping the scales\" txostena.

Zientziaren neutraltasuna paradoxa hutsa den honetan, egungo krisi eko-sozialari agroekologiatik aurre egiteko ebidentzia zientifikoak bilatzen ditugu, bidezko politika publikoei eta tokiko laborantza indartzeko araudiei heltzeko. Hortaz, ez gaitezen ahaztu korporazio pribatuek eragindako eta finantziatutako zientziaren eskutik diseinatzen direla gaur egungo politika publikoak. Esaterako, elikagai transgenikoak mundu mailako gosearekin amaitzeko ezinbestekoak dira, energia berriztagarriek energia fosilen kontsumoa ordezkatuko dute eta sistema kapitalistaren motorra luzaroan elikatzea bermatuko dute, aldaketa klimatikoaren egokitzapenean nekazaritzaren teknifikazioak eta digitalizazioak salbatuko gaitu, eta abar luze bat. Beno, agian argitu beharra dugu: komunikabideak ere aliatu interesgarriak dira ebidentzia zientifikoak lau haizetara zabaldu eta ezartzeko orduan.

Zentzu horretan, agro-industria “lobby” paregabea da, mundu mailan eta gurean ere, noski! Horretaz aritu da IPES Food erakundea azken txostenean, pasa den otsailean argitaraturiko Who´s tipping the scales (“Nor ari da balantza makurtzen”) lanean. Hain zuzen ere, elikadura enpresa korporatiboek duten eragiteko gaitasunaz, mundu mailako nekazaritza elikagaien gobernantza prozesuetan.

Egoera horri buelta emateko hiru printzipio azaltzen dizkigu txostenak, elikadura-gobernantzaren botere-egiturak eraldatzeko gako gisa. Lehena, korporazioek elikagaien gobernantzaren gain duten eraginari heltzea, enpresen merkatu-boterea murrizteko neurriak hartzea. Bigarrena, interes publikoari erantzun ahal izateko, gobernantza demokratizatzea eta giza eskubideetan oinarritutako partaidetza-mekanismoak garatzea. Hirugarrena, prozesu autonomoak sortzea, tokiko herri-mugimenduetako ahots, aldarrikapen eta proposamenentzako espazioak.

Botere-egitura aldaketa horrek paradigma aldaketa bortitz bat dakar, elikadura interes merkantilisten baitan kudeatua izatetik, interes publikoari erantzungo dion baliabide bilakatzen delako. Eta panorama berri honetan, interes publikoak ba al daki zintzoki zer nolako elikadura sistema berreskuratu (edo birjabetu) behar duen guztion bizi kalitatea bermatzeko?

Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan
Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu... (+)
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila
Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence... (+)
Sasi-ekologikoa agroekologiaren etsai?
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen,... (+)
FoodTech vs agroekologia, nork irabaziko du lehia?
FoodTech edo elikagaien industria teknologikoak biderkatzen ari dira elikadura segurtasunaren izenean. Gainprodukzioan oinarritutako elikadura-sistema industrialaren parte izanik, onura ekonomikoa dute helburu, ez ordea elikadura-eskubidea, elikagai-xahuketa... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora