San Jeolimo (irailak 30) haragia piper handixakin jateko

PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?

“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometroa. Irakurri hemen ARGIAn idatzi duen artikulua.

Pello Zubiria Kamino
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria

Pello Zubiria Kamino (Usurbil, Gipuzkoa, 1958 - ) Argia astekariko zuzendari izan zen. Euskaldunon Egunkaria-ko lehenengo zuzendaria izan zen. Egun Argiako zuzendariaren albokoa da eta astero Net Hurbil atala idazten du.


2022ko ekainaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren aurrerapen bideoa:

“Energia-trantsizioa kontzeptua da klimaren negazionismo bigunago bat”
Jean-Baptiste Fressoz ikerlaria da CNRS Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionala erakundean (Espainiako CSIC zientzia ikerketen parekoa), Parisko Zientzia Sozialen Goi Ikasketen Eskolako (EHESS) kide eta Ingeniaritza... (+)
Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako.... (+)
Ka… ttuk!
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer... (+)
Zubietako isuriak txukatzeko, Spontex
Eskerrak norbait erne ibili zen Zubietako sarkofagoan 2022ko irailaren 6 hartan eta gutxienez agertokia pittin bat txukundu arazi zuen. Abuztuaren 18an, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Facebooken... (+)
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko
Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot... (+)
gora