Asteroko buletina
Itzaur guti eta arroitu anitz

Amiantoagatik zigortu dituzte Pasaiako Portua eta Algeposa enpresa taldea

Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.


2024ko azaroaren 12a

Auzitegi Sozialak Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babeserako betebeharra ez errespetatzeagatik, eta ondorioz, bertako langile baten birikako minbiziak eragindako heriotzagatik langilearen familia 166.745,45 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu du.

Langileak Biyak Bat paper-fabrikan lan egin ondoren 1985etik aurrera Pasaiako portuan eta Algeposa lantokian lan egin zuen garabien eta merkataritza garraiorako ibilgailuen balaztako zapatak konpontzen eta aldatzen, amiantoaren eraginpean.

2021ean Donostiako ospitalean amiantoak eragindako birikako adenokartzimona diagnostikako zioten, baina ez zuten susmagarritzat jo, eta ASVIAMEk minbizia ezkutatzen lagundu izana salatu du. 2022an zendu ondoren, Osalanek amiantoaren eraginpeko langileen fitxategian sartu zuen 2023an.

ASVIAMEk Osakidetzak lanaren ondoriozko minbizia ezkutatzen lagundu zuela salatu du. Osakidetzak lan minbiziaren ezkutaketan konplize izateari uzteko exijitu du elkarteak, enpresak minbizia sor dezaketen substantziekin lan egiten duten langileentzako prebentziozko neurriak saihestera bultzatzen baititu.

ASVIAME pozik agertu da sententziarekin, enpresen lan heriotzaren aurkako neurrien urraketa agerian gelditu baita. Europako Batzordearen arabera lan heriotzen %52a minbiziagatik izan da.

Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat
20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein... (+)
Ekiherri komunitatea sortu dute Errenterian, energia burujabetasuna erdiesteko
Ekiherri Energia Berriztagarrien Komunitatea astelehenean aurkeztu zuten lepo zegoen Errenteriako Niessen Kulturguneko auditorioan. Bildutakoek "argi dutela" esan zuten, energia subiranotasunaren aldeko urratsa egin nahi dute. (+)
Argirik ez tunelaren bestaldean
Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten... (+)
AHTk zauri sakona egin ez dezan
Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora