20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.
2023 bukaeran Galiziako kostaldera milaka plastiko bolatxo iristen hasi ziren, abenduaren 8an zama galdu baitzuen itsasontzi batek Portugalgo itsasoan. Oraingoz ez da frogatu isuri horren pallet berri horiek iritsi direnik euskal kostaldera, baina edozein unetan irits daitezkeela ohartarazi du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Puri-purian ibili den gaia izan arren, Mater-ekoentzat “ez da albiste berria”, urteak daramatzatelako zeregin horretan, 20 urte baino gehiago eman dituzte euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen.
Datuetara jo dute. Mater-en Seabin Pasaia proiektuarekin, azken hiru urteetan 1,8 milioi mikroplastiko baino gehiago bildu dituzte, horietatik 90.000 baino gehiago palletak izan direlarik. Gipuzkoako hondartzetan mikroplastikoen kontzentrazioa aztertzen dabiltza, Itsas Hondakinen Erronka hezkuntza proiektuaren bidez. 400 gazte inguruk parte hartzen dute egitasmo honetan.
“Pertsona batzuen harridurarako, Bizkaiko Golkoa ez da salbuespena ozeanoen plastifikazioari dagokionez. Lehenengo erreferentziak 1990eko hamarkadaren amaierakoak dira, eta zenbait ekarpen Bizkaiko Golkoa irteerarik gabeko kalezulo gisa nabarmentzen da. Horren arrazoia da ozeanografia fisiko berezia, ibaien kontzentrazio handia eta populazio dentsitatea”. Hortaz, ikerketa honen arabera, Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko kostaldeko urak plastikoen eta mikroplastikoen “gune beroa” direla ondorioztatu dute.
Mikroplastiko hauek biodibertsitatearentzako eta giza osasunerako “arriskutsuak” direla gogorarazi dute Mater-ekoek: “Materialak dituen gehigarri kimiko toxikoek, patogenoek eta ingurumena xurgatzen duten beste toxiko batzuek mikroplastikoak itsasoen kutsadura iturri handienetako bat bihurtzen dituzte. Itsas faunak partikula horiek irensten ditu, haien elikadura baldintzatuz eta inanizioa bultzatuz, eta ondorioz, gizakiok azken batean parte garen kate trofikoan sartuz.. Astean 5 kilogramo plastiko irensten ditugu, jaten, edaten edo arnasten eta hormona alterazioak, gaixotasunak eta gure osasunaren beste ondorio negatibo batzuk eragin ditzaketen elikagaien bidez”, erantsi dute.
Herritarrei hondartzetara ez joateko gomendioa eman diete, “palletak zapalduta lurperatzea saihesteko”.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545