Asteroko buletina
Idiak esan omen zun: maiatz luzia gosia. Harek eraman zuen nere alabia.

Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa defendatzera" dei egin die herritarrei Otxantegi Herri Lurrak proiektu agroekologikoak.


2023ko azaroaren 21a

8:30ean elkartu eta "desalojoari aurre egitea" dute helburu: "Urbanismo eredu basati horren aurrean espazioa defendatzen jarraituko dugu, espekulazioa babesten duten legeen kontra egin behar badugu ere. Ezin diegu Uribe Kostako nekazal lur guztiak suntsitzen utzi, ezta gure etorkizunak hipotekatzen ere; zertarako eta lurjabe eta konstruktoreen patrikak betetzeko", adierazi dute.

Otxantegi Herri Lurrak proiektu agroekologikoak irakurketa hau plazaratu du:

"Aguirre-Lipperheide familia Berangoko azaleraren zazpirenaren jabe da, eta 'pelotazo' horrekin, 30 milioi euro irabazi nahi ditu. Hemen besterik ez, Otxantegin besterik ez, zortzi hektarea nekazal lur gal daitezke. Krisi ekologiko bete-betean, gertuko elikagaien ekoizpena eta elikadura burujabetzaren garrantzia azpimarratzen den honetan (COVID 19, erregaien prezioa, Ukrainako gerra, inflazioa, eta abar), halako proiektu urbanistiko ustela ekozidio hutsa da, baita etorkizunerako kondena ere.

Gainera, instituzioak, Berangoko Udala bereziki, etengabe tematzen dira neurrigabeko eraikitze hori etxebizitza eskubidea bermatzeko bidea dela sinets dezagun. Baina guk zementua gure herriak irensten ikusi dugu, inguruko paisaia grisez margotzen. Eta hainbeste eraiki arren, etxebizitzaren prezioak igotzen jarraitzen du, eta alokairuek gero eta gehiago estutzen gaituzte. Loturarik al du horrek aipatutako eskubidea bermatzearekin? Haien negozioak baino ez dira, gure lepotik eginak. Berangoko Udalaren hirigintza politika ez da ez soziala, ez ekologikoa.

Bi urtez lurra landu dugu, espazioa elkarrekin ikasteko topagune bihurtu dugu, eta horretan jarraitzeko prest gaude. Otxantegin ereindako haziak eraiki nahi duzuen mundu grisean loratuko dira".

Lurraren defentsarako abiatu den proiektu kolektiboa

Otxantegi Herri Lurra nola sortu zen honela kontatua dute sare sozialetan: "Berangoko Udalak eta Aguirre-Lipperheide familiak urteak daramatzate herri lurrak izan behar zirenekin espekulatzen. Horregatik ekin genion Otxantegi Herri Lurra proiektu herrikoiari, lurrak nekazaritzarako mantendu behar ditugula aldarrikatzeko. Ordutik, oztopo argia gara gutxiengoa diren aberatsentzat. Lotsarik eta gupidarik gabe, espekulatzaileek haien interesak 'eskubide' gisa aldarrikatzen dituzte, haien asmoak herritarron interesen aurkakoak diren arren. Horregatik kanporatu nahi gaituzte eurotan soilik neurtzen dituzten lurrotatik".

Afixa honekin egin zuten iragan ekainean manifestaziorako deia:

 

Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era
2024-09-06 | ARGIA
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez... (+)
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute
2024-09-05 | ARGIA
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik. (+)
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan
2024-09-03 | ARGIA
Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta... (+)
Benetako mehatxuak... eta benetako aukerak
2024-08-29 | ARGIA
Ondoko infografia Kataluniako Delàs Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak 2022ko urrian argitaraturiko 55. txostenean dago oinarrituta. Txosten horretan Xavier Bohigas, Pere Brunet, Teresa de Fortuny, Anna... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora