Asteroko buletina
San Jurgi, artoak ereiteko goizegi.

Otsailaren 6rako protesta antolatzen ari dira Hego Euskal Herriko laborariak

Ipar Euskal Herriko eta Europako laborariekin bat egiteko, eta aldarrikapen eta antzerako arazoak dituztela seinalatzeko, protesta egin asmo dute otsailaren 6an.


2024ko urtarrilaren 30a

Espainiako Estatuko laborari elkarteak protesta antolatzen ari dira otsailaren 6rako, eta Arabako eta Nafarroako nekazariek bat egingo dute deialdiarekin. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian egin duten modura, traktoreak errepidera ateratzea da asmoa Jon Moraza Ozaeta UAGA sindikatuko kideak ETBri azaldu dioenez.

Sektoreak "ezin" duela gehiago dio UAGAk, eta era berean "desiratzen" daudela kalera irteteko. Izan ere, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako laborarien tankerako "baldintza kaskarrak" dituztela seinalatu dute, oro har, araudia Europak ezartzen duelako.

EBren politikak, hiru puntutan

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian protestan ikusi ditugun laborariek "koherentzia falta" leporatzen diote Europar Batasunari. Seinalatzen dituzten neurriek, baina, Europako laborari guztiei eragiten diete. Frantziako Estatuan badituzte haien ñabardurak, besteak beste, gobernuaren laguntzak –erregaien kostuak arintzekoak, esaterako– gero eta urriagoak eta berantiarragoak direlako. Horren adibide datu hau: Frantziako Estatuko laborarien %26 da pobreziaren langaren azpian. Eta zifra hori beste honekin gurutza daiteke: bi egunero laborari batek bere buruaz beste egiten du Frantziako Estatuan, MSA laborarien elkartasun kutxaren datuen arabera.

Europako laborariek etsipen amankomun partekatua dute. EBtik kanpoko produktuak "era librean" sartzea da seinalatzen dute puntuetako bat. "Ezin da guri exijitzen dizkiguten ekoizpen baldintzak betetzen ez dituzten atzerriko produktuekin akordio komertzialik itxi", adierazi du errepide mozketetan egunez egun egon den Arnaud Rousseau Frantziako Nekazaritza Ustiategien Sindikatuen Federazioko presidenteak. Duela gutxi esaterako, iazko azaroan, Zeelanda Berriarekin erdietsi zuen akordioa EBk merkatu librean aritzeko.

Landareen osasunerako eta ingurumenerako baldintza "gero eta zorrotzagoak" ezartzen dizkie Europar Batasunak laborariei; hori da muina. "Laborariei hainbeste eskatzea gehitxo da", zioen Rousseauk. Jenofa Berhokoirigoinek artikulu honetan sakonago azaldu zituen xehetasunak.

Etxaldeak, desagertzen

Azken hogei urteetan hamabost milioitik hamar milioira pasa da Europako etxaldeen kopurua eta ondoko 15 urteetan beste 6,4 milioi dira desagertuko, Europako Parlamentuaren The Future of the European Farming Model ikerketaren arabera. Hau da, 35 urtez 11 milioi baserri dira desagertzekoak –bi herenak baino gehiago–, eta Euskal Herriari dagokionez ere joera bera da.

Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek. (+)
2030erako lur eta itsas eremuak %20 lehengoratzeko araudia onartu du Europar Kontseiluak
Astelehenean onetsi du Europar Kontseiluak Natura Lehengoratzeko Legea, hiru hilabeteko blokeoaren ondoren. "Mugarri gako bat da kontinenteko ekosistemen babeserako eta berreskurapenerako", esan dute hainbat elkarte... (+)
Energia berriztagarrien instalazio handiek jabetzaren %20 eskaini beharko diete eraginpeko herritarrei
Hauteskunde usainpean bada ere, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikorako Legearen inguruan. Prentsaurreko bateratuan aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. (+)
Aberatsenak diren %1ak munduko 5.000 milioi txiroek adina CO2 kutsatzen dute
Munduko aberatsenen zerrendan diru gehienek dutenek, 2019an, emititu zen karbono dioxido guztiaren %16a haiek sortu zuten. (+)
Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora