Azak eta porruak eraman ditu neguak

Naturklima, Zubietako erraustegiaren ondoan

Aurreikusia zuten moduan, Zubietako erraustegiaren ondoan kokatuko dute "Naturklima" Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioaren egoitza. Egunotan jarri du Foru Aldundiak, Eskuzaitzetan kokatuko duten eraikin berri honen "lehen harria".


2021eko maiatzaren 19a
Argazkia: Noaua.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egitasmoari buruzko zenbait xehetasun ere eskaini dituzte. 7.160.000 eurotan esleitu dituzte obrak. 22 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute. Honenbestez, 2023. urtean inauguratzea espero dute.

Eraikin berria "zero emisiokoa" izango dela berri eman du Foru Aldundiak, "jasangarritasun irizpideen arabera eraikia, material birziklatuak erabiliz, eta Passivhaus kontzeptua (zero energia kontsumoa) txertatuko du; horrela, erreferente bihurtuko da Gipuzkoak jomuga duen ekonomia berde eta deskarbonizatuaren azpiegitura berrientzat". 

"Naturklima" funtsezkotzat jotzen dute Eskuzaitzetan "industria polo berdea garatzeko, ekonomia zirkularrean, trantsizio energetikoan eta klima aldaketan espezializatutako enpresen artean".

Bitarteko gisa baliatu nahi dute aipatu fundazioa, "Next Generation" proiektuetarako Europako 200 milioi euroko funtsak kudeatzeko. "Proiektu horien artean, besteak beste, honako hauek aipa daitezke: behatoki bat sortzeko proiektua, klima aldaketak Gipuzkoan duen eragina monitorizatzeko; enpresen eta partikularren trantsizio energetikoa bultzatzekoa, energia berriztagarrien erabilera sustatzeko eta gure mendekotasuna murrizteko; ekonomia zirkularraren eremuan enpresei eta ekintzaileei laguntzekoa; "plastiko jasangarriaren" polo bat garatzekoa; berrerabiltzeko eta birziklatzeko materialak prestatzeko zentro bat eratzekoa edo Naturklimaren egoitza bera eraikitzekoa".

Hiru urteko epean, "lurraldea sentsorizatua izango dugu klima aldaketaren inpaktu guztiak monitorizatzeko", iragarri dute Aldunditik. Lanketa guztia, martxan duten Zubietako erraustegitik metro gutxira.

 

Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin... (+)
Kutsadura hazten, Zubietako erraustegiaren bueltan
2023-01-25 | Usurbilgo Noaua
Iragan igandean, Usurbildik ikus zitekeen ke zutabea duzue albiste honi atxikitako irudietako batean, Zubietako erraustegia urtarrilaren 22an isurtzen ari zena. Ohikoa bilakatu da aipatu planta... (+)
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean
2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan. (+)
GHK-k pardelak birziklatzeko zerbitzua abiarazteko sinadura bilketa
2021-05-20 | Usurbilgo Noaua
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) pixohialak eta higiene-produktuak birziklatzeko zerbitzua abian jar dezala eskatzeko sinadura bilketari ekin dio Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. (+)
Zubietako erraustegiak eragin eta konpondu gabeko kaltea kontrolatzen segitzeko deia egin du Anerrekak
2021-05-10 | Usurbilgo Noaua
Erraustegitik isuritako amoniakoak eragindako Arkaitzerrekako hondamendiaren urtemuga egun honetan antolatu duen martxaren amaierako ekitaldian, "gure esku dagoen guztia egiten jarraitu behar dugu" dei egin du... (+)
gora