Apaltasunik gabe ez dago baratzezaintzarik.

Behien eritasun berri baten mehatxua hedatzen ari da: dermatosi nodular kutsakorra

Behien eritasun berri bat Europako mendebaldean zabaltzen ari da. Dermatosi nodular kutsakorra du izena, eta orain arte ez zen sekulan Frantzian edo Espainian sartu, baina duela guti Frantzia ekialdean eta Katalunian kasu batzuk agertu dira.


2025eko urriaren 31
Bixente Zozaya Garaziko marexala.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Afrikan Zambia erresuman zuten lehen aldikotz dermatosi nodular kutsakorra (DNK) atzeman 1920 eta 1930 hamarkadetan. Ondotik, eritasuna kontinente osora zabaldu zen, eta 2010eko hamarkadan Europa Ekialdera sartu zen, Grezian eta Balkanetan. Azken urteetan Italian agertu ziren kasuak, eta ekaina honetan Frantzian ere, Savoie eta Haute Savoie eskualdeetan. Urri bukaeran honetan, behi eri zonbait zenbatu dituzte Frantziaren ekialdean: Pyrénées Orientales, Jura eta Ain departamenduetan. Jakin behar da Katalunian ere kasuak agertu direla. Nahiz eta gizakiendako arriskurik ez den eta behiak diren bakarrik eritzen, autoritateen atentzioa piztu dute kasu berri horiek.

Ulien bidez transmititzen den eritasuna

Bi uli motaren bidez hedatzen da DNK eritasuna: esparia edo ezpara eta stomox izenekoa. Birus bat da DNK: ulitxek errekuperatzen dute eri den behi bat xixtatuz eta beste bati transmititzen berriz xixtatzean. Horrez gain, behiek elkarren artean kutsatzen ahal dute, hurbilegi egonez eta torratuz. Kamioinen bidez jina daiteke ondorioz DNK eritasun hori Europa mendebaldera: eri ziren behi batzuk edo ulitxa batzuk garraiatuz.

Kabalendako gaixtoa den eritasuna

Bixente Zozaya Garaziko marexalak eritasun horren sintomak eta ondorioak zerrendatu ditu gure mikroan. Eritzean behiek sukarra dute, ez dute jaten, guti mugitzen dira eta beren larruan ikusten ahal dira nodulu batzu, botoi lodi bezalakoak. Ahoan ere zauriak agertzen ahal dira. Marexalaren erranetan, ondorio ekonomikoak ukaiten ahal ditu eritasunak laborariendako: behiek esne guttiago ematen dute eta anitz mehetzen ahal dira ere bai.

Borrokatzen ahal den eritasuna?

Nahiz eta kasurik ez den oraindik agertu Euskal Herrian, plantan ezartzen den protokoloa ezaguna da, Frantzia ekialdean aplikatzen baita toki batzuetan. Kasu bat agertzen delarik, zerbitzu sanitarioek 50 kilometroko perimetro bat alertan jartzen dute, eri den behiaren inguruan.

Perimetro horretan, hiru neurri mota aplikatzen dituzte. Lehenik, eri den behia eta bere tropa guzia hiltzen dituzte, tokian berean, preseski kabalak mugitu gabe. Bigarrenik, 50 kilometroko perimetro horretan, beste kabalen mugitzea eta garraiatzea debekatzen dute. Eta azkenik, eremuko behi guziak txertatzen dituzte.

Bixente Zozaya marexalaren ustez, neurri horiek aski eraginkorrak daitezke. Horren ondorioz liteke gaur egun Savoie eta Haute-Savoie eremuetatik desagertu eritasuna.

Prebentzio neurriak

Eritasuna ez baldin bada oraindik sartua Euskal Herrian, administrazioak neurri batzu aitzinetik hartuak ditu. Frantzian, konkurtsoak, saloinak edota feriak debekatuak dira, eta behiak ere ezin dira Frantziako lurraldetik atera. Neurri berdintsuak hartu ditu duela guti ere Eusko Jaurlaritzak. Bixente Zozayak uste du hor ere neurri horiek eraginkorrak direla, preseski etxalde desberdinetako kabalak ez baitira nahasten eta birusak mugitzeko xantza gutiago duelako.

Jakin Frantzia mailan, neurriak bederen azaroaren 5a arte indarrean direla. Xehetasunak eta azken berriak atzemanen dituzue gobernuko webgunean.

Hazparnen manifestaldia egin dute Puyo agentziaren okupatzaileen sustenguz
Zazpi lagun auzipetu dituzte Hazparneko Puyo agentziaren okupazioagatik. Aiherrako Etxexuriaren salmenta salatzeko ekintzaren harira epaituko dituzte irailaren 30ean. Elkartasunez, mobilizazio eguna muntatu da irailaren 27an. (+)
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute
2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua... (+)
Harri erauntsiak hunkitutako laborarien sustenguz diru kanpaina bat abian
2023-06-27 | Irulegiko Irratia
Joan den asteko tenpestaren ondorioz laborari batzuk ezingo dute ekoizpenik segidan merkatuetan eta saskietan proposatu. Etxaldeak laguntzeko, BLE elkarteak, Idokik, ELB-k, Inter AMAPak, Ezpeletako biperraren... (+)
Animaliaren ongi izaitea ainitz aipatzen bada, laborariarena ere inportanta da
2020-02-04 | Irulegiko Irratia
Ovinpiades delakoak aipatzen ginauzkizuen joan den astean. (+)
Iguzki panelen ezartzekotan da Aiziritzeko herria I-ener-ekin, lehen herria Amikuzen
2019-03-05 | Irulegiko Irratia
Iener, energia berriztagarriak garatzen dituen enpresak, informazioa bilkura bat antolatu zuen Aiziritzen joan den astean. Preseski astelehen hontan lanean hasi baitira herriko kirol gelako teilatuan... (+)
gora