Asteroko buletina
San Markek euri, gereziak ihaurri.

7. Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk


2024ko otsailaren 25a

Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero.

Gaurko sendabelarra bioleta (Viola odorata) da. Neguko lore xume hau sendabelarra dugu, nahiz kosmetikan, lurringintzan eta gozogintzan ere erabiltzen dugun. Askorentzat amonaren karamelu moreak izango dira bioletak eta ez du jakingo loretxo usaintsu hau leungarri bikaina dela gure mintzentzat eta gure azalarentzat. Hildegarda Von Bingen abadesa beneditarrak Alemanian 1098an bioletak ardotan beratu eta egunero kopatxo bat edatea gomendatzen zuen, arimako tristurak uxatzeko eta bizi izandako penak biriketako kaltea sortzen zuenerako. Iaz artikulu hau eskaini nion.

Sendabelar pozointsuei buruz jarraituko dugu hizketan, bai, dirudienez entzuleoi gai hau gustatu egin zaizuelako. Ez genuke sendabelar esan behar, landare baizik baina askorentzat eztabaida dago hemen. Gaur lipu-belarra edo otso-baba (Helleborus foetidus) dakarkigu, urte sasoi honetan gure artean loretan daukagun landarea. Gerratan arma kimiko gisa erabili izan zuten, bere pozoinez geziak busti eta hala askoz hilkorragoak egiten zituztelako geziak. Gure artean otsoak pozointzeko erabili izan zen, hortik datorkio izena. Ez diogu erabilerarik ikusten, dosifikazio konplexu eta delikatua duela esatea eufemismoa iruditzen zaigu egia esan…

Gaurko gomendioa bioletak eta San Jose loreak (Primula vulgaris) gurinetan beratuta jatea da. Izan ere, udaberriko aurreneko loreak gurinarekin batera jatea aspaldiko ohitura da. Naturaren indar berria geureganatzeko modua dela dirudi, gurin hori ere belar berria jan duten animalietatik eratorria den esnekia delako. Udaberriko astenia edo nekeari aurre egiteko elikagai egokitzat jotzen da. Bioleta gordinik janda bere muzilagoak hobeto baliatuko ditu gure gorputzak. 250 gurin ekologiko su txikian urtu bitartean labeko papera ipiniko diogu katilu zabal bati. Bertan eskukada bat bioleta fresko eta beste eskukada bat San Jose lore fresko ipiniko dugu eta gurina urtutakoan loreei gainera bota. Kanpoan epeltzen utzi eta ondoren hozkailuan sartuko dugu. Erabat gogortutakoan labeko papera kendu eta gurina edukitzeko ontzian ipiniko dugu. Gosaltzeko gutizia bikaina!

multimedia
:: ::
3x05: Gazte baratzezainarekin azelgak biltzen | Iñaki Intxausti
2024-12-18 | Bizi Baratzea, ARGIA
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin... (+)
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte
2024-12-18 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean. (+)
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak "bizkortu ahal izango dira"
2024-12-17 | ARGIA
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta... (+)
2x05: Iltze aromatikoa ere sendabelarra da
2024-12-16 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero... (+)
2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen
2024-12-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora