Asteroko buletina
Maiatz pardo, ogi eta ardo; maiatz hotz, ez gari ez agotz.

Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko otsailaren 20a
Monte Perdido mendia.

Global Glacier Casualty List-ek Aragoiko Pirinioetako azken glaziarretako bat sartu du desagertzear diren zerrendan. Galduta, egoera konponezinean eta desagertze-prozesu bizkorrean dauden izotz-masak sailkatzen dituzte.

Horrekin elkarlanean dauden Pirinioetako Ekologia Institutuko ikertzaileen arabera (IPE-CSIC) Monte Perdidon izotz-galera izugarri bizkortu da. Halaber, joera orokorra dela adierazi dute, Pirinio osoan elur masaren lodierak sei metrotan egin baitu behera azken hamarkadan; bereziki beroenak izan diren 2022 eta 2023 urteetan. 

Tenperatura gero eta altuagoek, elur-metaketa txikiagoek eta muturreko bero-aldien areagotzeek izotza urtzea sortuko dutela salatu du Insitutuak. Klimak egungo joerari eutsiko balio, 2035erako Monte Perdidoko glaziarra desagertuko litzateke. Baina baldintza meteorologikoak hobegoak balira ere, ia ezinezkoa izango litzateke berreskuratzea. 

Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua... (+)
Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa... (+)
Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du
2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta... (+)
Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako. (+)
2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.  (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora