Asteroko buletina
Zemendian erein garie, idien apatxean be.

Mikroplastikoen arazoa konpontzeko premia sobera argi uzten dute milaka ikerketak

“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio garbiak atera dituzte: ingurune natural guztietan oso hedatuta daude, eta kalte nabarmena egiten dute, maila askotan; poluzioa bikoiztu egin liteke 20240rako; janarietan eta edarietan daude, gizakion gorputzean, eta ondorio negatiboen gero eta ebidentzia gehiago dago. Hala, aldarrikatu dute ezinbestekoa dela gaiari heltzea eta ondorioak ahalik eta gehien murrizteko irtenbideak bilatzea.

Arg. European Commission (Lukasz Kobus) / CC BY 4.0

Arazoa “ikaragarria” eta “larria” dela argi utzi zuten Oihane Cabezas Basurkok (AZTI) eta Manu Soto Lopezek (PiE-UPV/EHU) itsasoko zaborrari buruzko erreportajean. “Urdaibaiko puntu guzti-guztietan topatu ditugu mikroplastikoak”, zioen Sotok.

Plastiko-zati txiki horiek, behin hedatzen direnean, ia ezinezkoa da biltzea edo ezabatzea, eta erraz hedatzen dira. Hala, planetako txoko guztietan topatu dira, 1.300 animalia espezietan baino gehiagotan, eta gizakion hainbat ehun eta organotan, hala nola biriketan, gibelean, giltzurrunetan, odolean, ugalketa-organoetan, karenean, garunean eta bihotzean.

Hogei urte hauetan egin diren 7.000 ikerketa inguru aztertu dituzte lan honetan, eta, egileen ustez, urteotan pilatutako ebidentziek eta ezagutzak sobera argi uzten dute guztiz premiazkoa dela arazo larri honi irtenbideak bilatzea, eta horretarako beharrezkoak izango direla mundu-mailako ekintzak eta ekimenak.

Intsektiziden eraginpean dauden gizonek espermatozoide gutxiago dituzte
Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita.... (+)
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek
Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat... (+)
Kantuak eta soinuak ikasten trebeak diren txoriek gaitasun kognitibo handiagoak dituzte
Kantuak ikasten eta soinuak imitatzen trebeak diren txoriek gaitasun kognitibo handiagoak dituztela ondorioztatu dute, Science aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batean. (+)
Itsasoaren kolorea aldatzen ari da, klima-aldaketaren eraginez
Itsasoaren kolorea aldatu egin da azken 20 urteetan. Klima-aldaketaren eraginez itsas azaleko ekosistemetan gertatzen ari diren aldaketen ondorioa da, Nature aldizkarian argitaratu duten lan baten... (+)
Plastiko biodegradagarriak ez dira hain biodegradagarriak
Gehien erabiltzen den bioplastikoa itsasoan nola degradatzen den aztertu dute, eta ikusi dute urte bat baino gehiago irauten duela batere degradatu gabe. PolsONE aldizkarian eman... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora