Asteroko buletina
Urrats, Urteberri, zoroak ere igarri.

Intsektiziden eraginpean dauden gizonek espermatozoide gutxiago dituzte

Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.

Argazkia: Clinica Eugin Barcelona / CC-BY-SA 3.0

Azken urteetan, hainbat ikerketak erakutsi dute espermatozoide-kopurua, oro har, jaisten ari dela, eta desberdintasun geografikoak daudela. Horren arrazoietako bat ingurumenaren degradazioa dela jotzen da; eta, hain zuzen ere, beste ikerketa batzuetan ere ikusi izan da intsektizidek eragin kaltegarria dutela espermaren kalitatean. Baina orain arte ez da honelako azterketa zabalik egin.

Zehazki, gehien erabiltzen diren bi intsektizida-motaren eragina aztertu dute: organofosfatoak eta N-metilo karbamatoak. Eta argi ikusi dute lotura zuzena dagoela intsektizida horien eraginpean egotearen eta espermatozoide-kontzentrazio txikiaren artean. 

Ikertzaileek garbi esan dute, ebidentzia hau kontuan hartuta, ezinbestekoa dela intsektiziden eragina murrizteko neurriak hartzea. Eta gaiaren garrantzia azpimarratu dute, nabarmenduz intsektizidak nonahi daudela ingurumenean, eta kezkagarriak direla osasun publikoarentzat, elikagaien eta ur kutsatuaren bidez eragiten baitute.

Mikroplastikoen arazoa konpontzeko premia sobera argi uzten dute milaka ikerketak
“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio... (+)
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek
Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat... (+)
Kantuak eta soinuak ikasten trebeak diren txoriek gaitasun kognitibo handiagoak dituzte
Kantuak ikasten eta soinuak imitatzen trebeak diren txoriek gaitasun kognitibo handiagoak dituztela ondorioztatu dute, Science aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batean. (+)
Itsasoaren kolorea aldatzen ari da, klima-aldaketaren eraginez
Itsasoaren kolorea aldatu egin da azken 20 urteetan. Klima-aldaketaren eraginez itsas azaleko ekosistemetan gertatzen ari diren aldaketen ondorioa da, Nature aldizkarian argitaratu duten lan baten... (+)
Plastiko biodegradagarriak ez dira hain biodegradagarriak
Gehien erabiltzen den bioplastikoa itsasoan nola degradatzen den aztertu dute, eta ikusi dute urte bat baino gehiago irauten duela batere degradatu gabe. PolsONE aldizkarian eman... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora