San Lorentzotan arbi ereite.

Marieniako lurrak hilabeteren buruan husteko agindu du auzitegiak

ELB sindikatuak eta Lurzaindiak jarritako abereak atera beharko dituzte lurretatik, baina Baionako auzitegiak hilabeteko epea eman die horretarako: "Negoziatzeko oportunitate bat bezala ikusten dugu", erantzun dute aginduaren aurrean. Kanboko (Lapurdi) nekazal orubean 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua dute esku artean higiezinen sustatzaileek.


2026ko irailaren 02a
Marieniako lurrak laborantzarako mantentzeko egindako ekintzetako bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Baionako auzitegiak Marieniako lurrak husteko agindu die ELBri eta Lurzaindiari. Ekainaz geroztik abereak sartu zituzten orubean, Boygues higiezinen sustatzaileak bertan egin asmo duen etxebizitzen proiektua geldiarazteko helburuarekin.

Auzitegiak hilabeteko epea eman die ardi jendea eta astoak ateratzeko eta arditegia eraisteko. Hala, jabe pribatuen eskaerari kasu egin dio epaileak, eta gainera, 3.000 euro ordaintzera derrigortu ditu "okupatzaileak", prozedura gastuak beren bizkar jarrita.

ELBk eta Lurzaindiak kaleratutako oharrean auzitegiak emandako hilabeteko epean egin dute azpimarra, jabeek lurrak 48 ordutan uzteko eskaturik baitzuten. Azaldu dutenez, auzitegiak ulertu du abereek ez dietela kalterik egiten lurrei: "Epe hau, afera sakonean negoziatzeko oportunitate bat bezala ikusten dugu. Gure helburua etxe proiektuaren arrastatzea da, Marieniako lurrak izan daitezen behin betiko laborantza baliabide baterako", azaldu dute.

Hala, jakinarazi dute hurrengo asteetan elkartuko direla, aurrera begira egin beharrekoak aztertu eta antolatzeko.

Marieniako lurrak 2009an bihurtu zituzten urbanizagarri, Christian Devez Kanboko auzapez zela. Bera da orain etxebizitza proiektuaren sustatzaile nagusietako bat. Geroztik, herritarrek ekintza ugari egin dituzte proiektua gerarazteko eta laborantzarako mantentzeko; abuztuan ELBko eta Lurzaindiako kide bana epaitegira deitu zituzten ekintza horien ondorioz. 

2026ko martxoan, herri sarrerako lur emankor horietan nekazari batek landatutako garia, ezezagunek produktu kimikoekin kutsatu zutela salatu zuten ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun Herria kolektiboek, alokairuzko lur batzuetan legalki ereinda izan arren, eta Marieniako etxebizitza proiektuarekin lotu zuten "bandalismo" hori. 

Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan
2026-08-14 | Urko Apaolaza Avila
Gauaren iluntasunean izarrak ikusteko, urteko edozein sasoi da egokia, baina seguruenik udan egoten gara lasaien zerura begira, denbora astiroago igaro eta eguraldi ona etortzen denean.... (+)
Argentinako lur eremu zabalak atzerriko esku pribatuetan uzteko legea onartu nahi du ostegunean Mileik
2026-07-15 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio... (+)
Gipuzkoa Square (2016)
2026-07-12 | Urko Apaolaza Avila
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe... (+)
Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
gora