Urrillero ona, kosetxa ona

Maria Mies soziologoa hil da, ekofeminismoaren aitzindaria

Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa.  Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa, nagusiki emakumeek egiten duten erreprodukzio sozialerako doako lanari izaera produktibo bat aitortuz.


2023ko maiatzaren 31
Maria Mies soziologo eta militante ekofeminista alemana.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Baserritarren alaba, hamabi haurreko familia batean zazpigarrena, lortu zuen ikasketak egin eta lehen mailako irakasle hastea. 1960ko hamarkadan Indiara joan zen Goethe Institutuak han zeukan zentro batean lan egitera, eta –hurbiletik ezagutu zuen Jorge Riechmannek kontatu duenez– handik itzuli zen politizatuta. Han ezagutu zuen Saral Sarkar, ezkonduta berarekin Alemaniara eraman zuena; Sarkar ere ezkerreko ekologismoan aritu da geroztik eta bere ideiak bilduta dauzka Saral Sarkar's writings blogean.

Alemanian berriro, Miesek doktoregoko tesia idatzi zuen Indian emakume ikasiek, klase ertainekoek, beren rol femeninoetan bizi dituzten gatazkez. Hortik aurrera, beste hainbat liburu idatzi zuen feminismoaz, garapen politikez eta ekologiaz. “Miesek bere burua ikertzaile aktibistatzat zeukan”, Riechmannek dioenez. 1976an, jada Koloniako unibertsitatean soziologia irakasle ari zela, ikasle talde batekin batera sortu zuen emakumeentzako Alemaniako lehenengoetako babes-etxe autonomoa.

Maria Miesek 1993an hartu zuen erretreta, baina beti jarraitu du mugimendu feminista, altermundialista eta ekologisten artean militantziazko lanean. Globalizazio neoliberalarekin oso kritiko eta horrek berekin zekartzan gerrekin kezkatuta, ATTAC erakundea sortzeko lanetan ere parte hartu zuen. 2008an sustatu zuen “Bortizkeria informatikoaren kontrako Koloniako Deia”, ‘bideojoko hiltzaileak” debekatzea eskatzeko.

Miesek 2010ean plazaratu zuen bere autobiografia: “The Village and the World: My Life, Our Times”. Bestalde, hark mundua ekofeminismoaren begietatik nola ikusten zuen jabetzeko irakurleari balio diezaiokete gaztelaniazko eta frantsesezko bi testuk. Gaztelaniaz dago Jorge Riechmannek 1992an egin eta Mientras Tanto aldizkarian plazaratutako “Liberacion del consumo o politización de la vida cotidiana” (Kontsumoa askatu edo eguneroko bizimodua politizatu). Bestetik, frantsesez Maria Miesek Veronika Bennholdt-Thomsenekin batera 1997an plazaratutako “La Subsistance. Une perspective écoféministe” (Bizirautea. Ikuspegi feminista bat) liburuari 2022ko ediziorako idatzitako hitzaurrea, ‘Et vous n’avez encore rien vu…’ aldizkariak plazaratua.

Honela diote bi egileok sarrera berriaren pasarte batean: "Belaunaldi bat sortu da testu honen lehen argitaraldiaren eta gaurkoaren artean. Zenbat gauza aldatzen diren mende laurden batean! Eta hala ere, bada gauza bat aldatu ez dena: hazkunde ekonomikoa lortzeko irrika obsesionatua, nazio bakoitzean bezala kontinenteetan. Mundu osoan areagotu baizik ez da egin merkatuaren ekonomia globalizatuak biziaren kontra daraman gerra, bere uberan gizakien bizimoduak irauliz. Gure analisi ekofeminista, ondorioz, sekula baino premiazkoagoa bilakatu da. Ikuspegi horretatik espero eta sinesten genuen zerbait lortu genezakeela ekosistemak suntsitu eta gizakion arteko loturak hondatzen dituen merkatuaren mundialiazio inperialista eta patriarkalaren kontra. Gaur egun, ia mundu guztia dago ados esateko gure zibilizazioa errotik berpentsatu beharra daukagula, hil ala biziko beharra dela. 'Bizirautea' liburuarekin eskaintzen diogu gure alea eztabaida horri".

Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, "lurraren defentsa antolatzeko"
2025-05-07 | ARGIA
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi... (+)
2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar
2025-04-28 | ARGIA, Bizi Baratzea
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea... (+)
3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan | Joseba Attard
2025-04-16 | ARGIA, Bizi Baratzea
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin... (+)
2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria
2025-04-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak,... (+)
3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete
2025-04-02 | ARGIA, Bizi Baratzea
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin... (+)
gora