Izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Lurraren Altxamendua kolektiboa desegiteko erabakiaren aurka mobilizatu dira Baionan

Asteartean Frantziako Gobernuak lurraren defentsaren aldeko kolektiboa desegitea erabaki du, eta horren aurka Baionako hainbat lagun mobilizatu dira “oinarrizko askatasunen eta demokraziaren kontrako eraso larria” salatzeko.


2023ko ekainaren 22a
Atxilotuak askatzeko mobilizazioa. Argazkia: ELB.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Sainte-Solineko gatazkatik bi hilabetera erabaki du Frantziako Gobernuak Lurraren Altxamendua taldea desegitea. Horren aurka, kolektiboak esan du Estatu Kontseiluan helegitea aurkeztuko duela. Baionatik kanpo, Frantzia osoan egin dira Gobernuaren erabakiaren aurkako mobilizazioak.

Kazetak jaso ditu Ostia sarearen hitzak, Baionako mobilizazioaren antolatzailea: “Desegite horrek aurrekari arriskutsu bat sortzen du gobernuaren lerratze autoritarioan, atzera bueltarik gabeko puntu bat”. Nazio Batuen Erakundeak Frantziako Poliziaren bortizkeria, militantzia ekologikoaren kriminalizazioa eta orden publikoa indarrez mantentzea salatu du, eta horren aurrean “gobernuak errepresioa azkartzea” hautatu duela dio sareak.

Ekainaren 15ean hamabost militante ekologista atxilotu zituzten, eta 21ean hemezortzi, Lafarge enpresaren kontrako ekintzaren harira. Militante ekologistak “ekoterrorista” izendatu dituztela salatu dute Baionako mobilizazioan, eta atxilotuak askatzeko eskatu dute.

Desegiteko aginduaren aurka helegitea aurkeztuko du Estatu Kontseiluan Lurraren Altxamenduak: “Erabaki zentzugabe hori baliogabetzeko garaipen judiziala lortzeko aukeran sinesten dugu, azken urteotan arrazoi politikoengatik izandako beste disoluzio batzuekin gertatu den bezala”. Aginduak ez duela "oinarri sendorik” eta mugimendu "horizontala" izanik ezin dela "desegin” adierazi du Ainhoa Pascual abokatuen elkargoari atxikitutako abokatuak AFP agentziari.

Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan
2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean. (+)
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra
2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute. (+)
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin. (+)
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean. (+)
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira
2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra. (+)
gora